Пікірлер
@JonKurutzSasiain
@JonKurutzSasiain Күн бұрын
Ikaragarri ederrraaa
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 Ай бұрын
HEMEN GAUDE Ken 7 taldea Agian, hasieran bertan Ekibokatu ginen, Munduraaa Euskaludun sortzean. Eta gero, Gero ez genuen Iraultzaren borrokatik, Apartataazen, Apartatzen jakin. Esna-kantu bat abestu genion, Sehaska hutsari, Eta goiz batez El Puertoko kartzelean, Esnatu ginen. Maite genituen gauzengatik Erori ginen preso Baina gure maitasune oraindik Ez dago preso. Zorionez edo zorigaitzez Aunitz ekibokatu Ekarriii, Ekarri gintuzten. Deserriko azken ipurdi honetan Bizi edo hiltzera, Eta bizi hestu ia mirari, gainbizi gara. Eta bizitza ez da guretzat, Egundo izango, Lehen zen bezalakoa, Harrezkero. Maite genituen gauzengatik Erori ginen preso Baina gure maitasuna oraindik Ez dago preso. Maite genituen gauzengatik Erori ginen preso Baina gure maitasuna oraindik Ez dago preso Ez dago preso
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 2 ай бұрын
BETAZALAK ERAUZTEN KATAMALO Desagertu egiten zara ispiluaren aurrean margotzen zaren bakoitzean, Orduan zeu zara hizpide zeu zara laudorio ez duzu parekorik Amak ez daki nor zaren ispiluaren aurrean, margotzen zaren bakoitzean… ----intrumentala…….. Baina horrek, guzti horrek ez dizu deus balio lekukorikan ez badago, Orduan zeu zara hizpide zeu zara laudorio ez duzu parekorik, Soilik begiak ixterakoan itzultzen zara zeugana Betazalak erauztean...
@patriciaetchegaray5280
@patriciaetchegaray5280 2 ай бұрын
Milesker gure Ama était en alaba milesker ainitz muxus goxoak 🐘🐘😘😘👍
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 2 ай бұрын
ABUELA MAITEA Hitzak eta musika: Iñigo Etxezarreta (ETS) Heldu nazazu eskutik, soilik zuk dakizun bezala Gelditu dezagun denbora, gure begiradan. Orain arte ez dut aurkitu, abagunerik onena, Aitortzeko besteen aurrean niretzat zu izan zarena. Ezkutuko zaindaria, itsasargia bidean Babestu nauzu behar izan dudanean, inork ez bezela Zurekin lo hartzen nuen, nire egun ilunetan Zurekin amets egin dut, gaur gauean. Heldu nazazu eskutik, soilik zuk dakizun bezala Gelditu dezagun denbora, gure begiradan Ta esaidazu belarrira, beste behin mesedez amama Zure bihotzaren zati bat eramango dudala. Zure begi urdinetan, islatu dira nireak Mundua aldatzen ikusi dugu batera, hainbeste urtetan, Baina orain ulertzen dut, betirako ez garela Abesti hau zuretzako da, abuela maitea. Heldu nazazu eskutik, soilik zuk dakizun bezala Gelditu dezagun denbora, gure begiradan Ta esaidazu belarrira, beste behin mesedez amama Zure bihotzaren zati bat eramango dudala. Lararararara…..lararararara….. Heldu nazazu eskutik, soilik zuk dakizun bezala Gelditu dezagun denbora, gure begiradan Ta esaidazu belarrira, beste behin mesedez amama Zure bihotzaren zati bat eramango dudala. (bis)
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 4 ай бұрын
Gogoratzen naiz, udazkeneko egun hits bat zela. Zu eta biok, hain pozik lagun artean geundela. Oroitzen zaitut, hain alai eta zoriontsu zinela. Oroitzapenek esnatu naute Ametsetan nengoela Alboan sentitzen zaitudan arren ohartu naiz ez zaudela. Esperantzari utz iezaiozu Landatzen hazia desioa bilakatu ilusio erauntsia Maitasuna izan daiteke mingots garratz ta gazia Oroitzapenek esnatu naute... Denborarekin bihurtu zara bihotzean orbain Maite zintudan guztiak Ez du deus balio orain Itzulera amestuko dut jarraituko dut zure zain. Oroitzapenek esnatu naute... Orain soilik geratzen zait gutaz idaztea muxu, laztan eta irriak Ez da erraza, ahaztea Gogorra, latza ta zaila da joan zarela onartzea Oroitzapenek esnatu naute...
@patriciaetchegaray5280
@patriciaetchegaray5280 4 ай бұрын
❤😢
@dulceyprocaz
@dulceyprocaz 5 ай бұрын
Hermosa voz!!! Me encanta!! Gracias!!
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 7 ай бұрын
BESTERIK EZAGUTU EZ ETA Mikel Laboa Hitzak: Joxde Antonio Artze: Musika: Mikel Laboa Besterik ezagutu ez eta ase irrintzi zakar bat hautsi da zure gelako leihoan Besterik ezagutu ez eta ez ote zaude kezkati eta zuk ez diozu kasorik egin Besterik ezagutu ez eta ea ezkuen artetik ez ote zaizkizun geroztik txistua dena kexu hots du zure muinaren bila Besterik ezagutu ez eta bizitzaren zenbait gauza eder eskapatzen ari eta zuk ez diozu kasurik egin Besterik besterik ezagutu ez eta ... sabelpeko dardar ozena ez zaizu lainotuko hilko, hilko sortu artio. Hilko, hilko sortu artio.
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 7 ай бұрын
ADELA Oskorri taldea: Hitzak; Gabriel Aresti eta Natxo De Felipe. Musika: Natxo De Felipe Adela, gure arabar lorea, giputz arroka, hi, Bizkaiko burdina. (bi) Orain, batere zaratarik gabe joan hatzaigu, eskoletan ere, euskal eskoletan ere, klaseen arteko burruka gogorkien lehertzen zenean zeinean gizonak gizonaren kontra eta euskaldunek euskaldunen kontra dihardukaten. Adela, gure arabar lorea, giputz arroka, hi, Bizkaiko burdina. Azken agurra erran deraunagunean, gogorrenari ere, pausatu zitzaion elur maluta bat, begiaren ertzean eta gure amorruagatik, gure gorrotoagatik, egin dinagu, zin finko bat: azken kolpea eman arte iraungo dugula, gure burruka honetan hire memorian, hire memorian, hire memorian! Adela, gure arabar lorea, giputz arroka, hi, Bizkaiko burdina. Hain sinple sinpleki joan hatzaigu hi, Adela geuria, Adela herria, Adela berria, gure Adela gorria. Hil haiz, lanik eta soldatarik gabe, esplotadoreek, zerua goian eta lurra behean utzia; Hil haiz, esplotadoreek, azpian lur hotza, gainean harria, jarria, baina hire erraiek, esperantza hobeko fruituak sortuko zitinate, hire bularretako esne biziaz, helduko direnak. Adela, gure arabar lorea, giputz arroka, hi, Bizkaiko burdina. Hain sinple sinpleki joan hatzaigu hi, Adela geuria, Adela herria, Adela berria, gure Adela gorria.
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 7 ай бұрын
LAGUN ETA AMODIOA Guk taldea: 1990 urtean argitaratutako abestia ARROZTEN diskaren barnean Lagun ta amodio ume ta izerdi autua eginik orai dela aspaldi (bi) Lurra daukagula lantzeko ardura azia erein eta golkoan daldara (bi) Maitasunez bizi ildoari segi sortzeko aldaxka aberats mentura (bi) Laralala…….. Eremu zabala begiak ideki hor eman ahala altxa ta jarraiki (bi) Bazterrak ederrez amodio lorez apaindu beharrez nihun bakerik ez (bi) Maitasunez bizi ildoari segi sortzeko aldaxka aberats mentura (bi) Laralala…….. Buru ta bihotza elgarri loturik hola bagabiltza bide segurretik (bi) Odolean dugu bizirako gudu hoi ezin ukatu jarraikiko dugu (bi) Maitasunez bizi ildoari segi sortzeko aldaxka aberats mentura (bi) Laralala……..
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 8 ай бұрын
KIMU BAT ZUHAITZAN Benito Lertxundi Hitzak: Jon Maia. Musika: Allan Rankin (Kanadiarra) (Kountry musika) Gogoan dut goiz hura negua zen elur giro ta izotz jende guztia triste ta goibel aurpegi, gorputz ta bihotz… Nire gitarrarekin irten nintzen natura ilun hartara eta orduan ikusi nuen kimu bat zuhaitzan. Zuhaitzpe hartara joaten hasi nintzen neguaren ekaitzan kantatzera irten zela kimu bat zuhaitzan. Kimu bat zuhaitzan kimu bat zuhaitzan han sortu baitzan salba gaitzan kimu bat zuhaitzan Negu beltz luze hura igaro zen urtu ziren izotzak udaberriak askatu zituen ibaiak eta bihotzak. Eta nola indarrak hartzen zituen argia ta ekaitza eta berdetuz loratu zen kimua zuhaitzan. Kimu bat zuhaitzan… …..musika…... Geroztik negurik beltzenetan dena ilun denean gogoan dut kimuaren jaiotza gure lurraren minean. Eta nola indarrak hartzen zituen argia ta ekaitza negu beltzean loratu zen kimua zuhaitzan Kimu bat zuhaitzan kimu bat zuhaitzan han sortu baitzan salba gaitzan kimu bat zuhaitzan (bi) Kimu bat zuhaitzan, kimu bat zuhaitzan.
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 8 ай бұрын
AUKERA BERRIAK En Tol Sarmiento Aurrera eta atzera, ikusi pausu berdinak errepide zuzen honetan, marraztutako bidetik isiltasuna haizearen norabidean. Puntu bati begira galtzen dugu ingurua eta bertan dauden koloreak. Baina bidegurutzeak dira aukera berriak, dira aukera berriak, aukera berriak. Ahaztutako ateak azaltzen hasten dira euren bila goazenean. Ausardiaren hegoak astinduz hegan, haizeak laztantzen nau orain. Aldetara begira sentituz ingurua eta bertan dauden koloreak. Nire bidegurutzeak dira aukera berriak, dira aukera berriak, aukera berriak. Aukera berriak….. Margotuko ditugu kolore berriak,….. Irekiko ditugu batera ateak,……. Margotu ditugu kolore berriak orri zuri batetik ipuin ederrenak. Irekiko ditugu batera ateak, oihartzunak ekarri ditzala erantzunak Ta aukera berriak Ta aukerak berriak. Margotuko ditugu kolore berriak, orri zuri batetik ipuin ederrenak. Irekiko ditugu batera ateak, oihartzunak ekarri ditzala erantzunak (bi) Ta aukera berriak.
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 9 ай бұрын
TEOLOGIA IDEOLOGIA Hitzak eta musika: Xabier Lete. Bertsioa Josu Erezuma Zeru altuan zegoen jaunak egina zuen mundua, sei egunetan izerdi patse moldatu eta ondua, zazpigarrenez deskantsatzia atera zuen kontua izadiaren igeltserua etzen batere tontua. Perfekziozko obra haretan laister sortu zen nahaspila, Adan maltzurra abiatzen da sagar errearen bila lehendabiziko askatu zuen gerrikoaren ebilla, Eva ikaraz zegoen baina pekaturako abila. Sagarra koskaz irentsi orduko hor entzuten da kondena, hartu nahi hukek baratza hontako fruta goxo ta honena, hoa kanpora lotsagabea eta pagazak ogena, esku lanaren beharra zegok ematen diat ordena. Adan badoa triste ta mutu paradisua galduta, Bilbo aldera ailegatzen da gaueko trena hartuta, haurrak negarrez ikusten ditu, andrea haserretuta, Altos Hornos-en pioi sartzen da kontratua firmatuta. Gertatutako deskalabrua mingozten diozka gozuak, eta gainera pagatu behar piso txar baten plazuak, komodidade handirik ez du proletario auzoak, eta bizkiak erditzen ditu, bere emazte gaixuak. Hori bakarra behar genian dio amorru bizitan, bainan aguro agertzen zaio adiskide bat bisitan, hiru bat orduz mintzatzen dira, leihoak erdi itxitan, karneta ere eskeintzen dio biharamuneko zitan. Handik aurrera Adan jarzen da su ta gar kausaren alde, foileto batzuk eman diozkate hutsaren truke, debalde, Marx eta Lenin irakur ditzan gehiegi nekatu gabe, hiru astean egiten zaigu fede berri baten jabe. Eta horrela bihurtzen dira teologiak programa, nolabaitean arindu nahirik gizonak daraman zama, ez baldin badu guztiz galdu nahi nahiko eskas duen fama, Mosku aldera itzul liteke Erromako elizama. ez baldin badu guztiz galdu nahi nahiko eskas duen fama, Mosku aldera itzul liteke Erromako elizama.
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 10 ай бұрын
BERTZE BATEKILAN Hitzak: Daniel Landard. Musika: Gorka Knorr Argitaratuko Diska: NIK NAHI DUDANA: Urtea: 1975 Gorka Knorr Amodio ezti eta garbi batez, ene bihotza da zinez berotia; bainan, zorigaitzez, ari naiz nigarrez, zu ez zirelakotz izanen enia, zu ez zirekakotz izanen enia. Laborari seme ta eskualdun ere; zu zintudan maite, bainan joan zare bertze batekikan, eni erran gabe, ta, geroztik, beti bihotza dut triste, ta, geroztik, beti bihotza dut triste. Eni erran zautan maite ninduela, nik ere sinetsi enetako zela; bainan airatu da bertze batekilan eta ni bakarrik gelditu herrian. Aita ta ama, xaharrak, supazter xokuan, akituak dira, ta otoitzez ari; gure etxaldea errekarat-kuan beharko ginuke bizirik atxiki. Bainan joan zira frantses batekilan hiri ederrean egonen zirezte; ni kanpaina zulan, ta kabalekilan biziko naiz ilun, uzkur ta herabe, biziko naiz ilun, uzkur ta herabe. Ez dakit zer egin ta nola kontsola, arrunt hoztia dut barneko odola ez bainuen uste joanen zinela, ni bakarrik utziz arrotz bat bezala, ni bakarrik utziz arrotz bat bezala. Ez dakit zer egin ta nola kontsola, arrunt hoztia dut barneko odola ez bainuen uste joanen zinela, ni bakarrik utziz arrotz bat bezala, ni bakarrik utziz arrotz bat bezala.
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 10 ай бұрын
BESTE BATEKILAN Anje Duhalde Amodio ezti eta garbi batez, Neure bihotza da zinez berotua, Baina zorigaitzez ari naiz, ari naiz negarrez Zu ez zarelako izanen enia. Eni erran zautan maite ninduela, Nik ere sinetsi enetako zela Baina airatu da, airatu da beste batekilan Eta nik bakarrik gelditu herrian. Aitama gaixoak supazter xokoan Nekatuak dira ta otoitzez ari, Gure etxaldea errekara, errekarakoan Beharko ginuen nolaz beit atxiki. Baina joan zira beste batekilan, Hiri ederrean egonen zarete. Ni kanpaina zolan, zolan ta kabalekilan, Biziko naiz ilun, uzkur eta herabe. Ez dakit zer egin ta nola kontzola Arrunt hoztua dut barneko odola Ez bainuen uste joanen, joanen zinela Ni engainaturik etsai bat bezala… Ni engainaturik etsai bat bezala (bis).
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 10 ай бұрын
HONDARTZAKO MUXUAREN HIMNOA Hitzak: Jon Maia Musika: Nacho Soto Etorkizunik ez baldin badu zertarako nahi dut memoria? Hobe da hirusta txiki izan ta ez haritz handi eroria. Zertarako ote da musika? Zertarako itsaontzi bat martxan? Gaur ez dut nahi kantatu epika, nahiago dut muxu bat hondartzan. Joan ziren haien negarra baino hobe da datozenen irria. Pasatako egunik ez da itzultzen, goizero sortzen da bat berria. Adio aita, adio ama, etxean utziko dut zauria. Uztazu behingoz ixten orbaina, orain zertara zatoz euria? Nik libre bizi nahi dut bizitza, ez bainaiz bi alditan biziko. Ez dugu gerra bera galduko, ez gaituzte bi alditan hilko. Zertarako ote da musika? Zertarako itsaontzi bat martxan? Gaur ez dut nahi kantatu epika, nahiago dut muxu bat hondartzan.
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 11 ай бұрын
HAUR BATEN BEHARRA Hitzak: Jakes Ahamendaburu (1961-2022) Oskorri Izar azpitan desira zoroz ferekak doaz jostari Gure leihoan ilunaz izu erresinula koplari Gorputz xuriez jabetu ezin itzalak daude behari itsas nagitik bortu gainera deus ez zaio zor gauari Ene maitea izar eztia beha ezazu leihora Ikusten duzun haurra nigarrez jin balekizu altzora Gaur berean har dezakegula ez dezagun utz gerora Horregatikan astiri oroz heldu nitzaizu ondora Zure begiak dira neretzat esperantzaren kandela Gauaz ispilu argiz iguzki fideltasun dariela Herri lasaia da zure loa mundu bat zure sabela Gaur ukan ezin biharko haurra zuregan sor dadiela Uhaitz eroak itsasoratuz ematzen diren bezala Ezin bertzean fidantzak noizbait du galtzen bere ahala Ene tristura ez ditaikea maita ezaren seinala? Suari ura den haur eskasak gurea hil ez dezala! Amodioa ezin bizia zonbat den gauza krudela Beharrik nauzu luzaz aditu joan bainintzen bestela Bihotzetikan datorrenari nehoiz urduri naizela Elgar maitez gaur bihar bezala uros bizi gaitezela Nehor guti da zutaz bestalde nitaz mintzo dakienik ene olerki oroetarik zu zirela eztienik Ai bertso hauen kantari banu hautxo eder bat zuganik Zer nahi denik sinets nezazu nik zaitudala maitenik
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 11 ай бұрын
MARAVILLAS (Euskaraz) Euskaratuta: Jokin De Pedro Fermin Valencia Gauez sartu ziran, garrasi batean, oldar urdinean, herioa aidean. Aitarekin zinen, atera bidean, bertan hil zintuzten, gaztaro betean. Maravillas, Maravillas, Oi Larragako enara, hegan jarraituko zaitut, zu nora eta ni hara. Monreal, Otsoportillo, Sartaguda, Santacara, lore errepublikarrak, bide ertzean ereitera. Kalez kale joango gara, garbileku plazetara, hego motzeko usoak, airez denak askatzera. Heriotzak ez baitzuen, zure argia itzali, ez eta ahazturarekin zure arima estali, ez eta ahazturarekin zure arima estali. Maravillas Maravillas Oi Larragako enara, hegan jarraituko zaitut, zu nora eta ni hara. Lara lara la la…
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 11 ай бұрын
UDAKO EGUNAK Gozategi Udako egun haietan Gertatutako guztia Kanpoan naizen lehorra Dudan maitasun guztia Opari batekin nator eta ea ba maitia, gustatzen zaizun zuretzat egindako abestia. Ametsen erdian jolas eginez gau erdian Orren gustora egoteko alkarri dena ematean Ametsen erdian jolas eginez gau erdian Sentiarazten didazun hura, zuri esatean. Begirada bat nahikoa izaten zen gehienetan, Kilimak eta zirrarak dantzan hasten zirenetan, Unerik ederrenetan ezinhobeto benetan, Pozez txoratzen orduan orduz geroztik benetan. Ametsen erdian jolas eginez gau erdian Orren gustora egoteko alkarri dena ematean Ametsen erdian jolas eginez gau erdian Sentiarazten didazun hura zuri esatean. …..musika…….. Ametsen erdian jolas eginez gau erdian Orren gustora egoteko alkarri dena ematean Ametsen erdian jolas eginez gau erdian Sentiarazten didazun hura zuri esatean, zuri esatean. Ay, amor, donde estés ni en mis sueños sin tí viviré ¿Cuántas noches por ti lloraré y tus besos perder sentiré? Ay amor, donde estés ni en mis sueños sin tí viviré donde quiera que vayas mi amor allá contigo iré. (hiru aldiz)
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 11 ай бұрын
EZIN ISILDU Hitzak: Xabier Amuriza Musika: Anje Duhalde Gaur ez zara itzartu nirekin goizean bakarrik utzi nauzu neure ustertzean egunari berriro gerritik heltzean itzalak eskatu dit Utzi ni etxean. Inor ez mintzearren isilduko banintz ez nuke isilduko denen mina baizik (bis) Bilatu zaitut begi zabarkoien xarman lanaren abiadan uhinen marruman bakarrik bazkaldu dut platerekin teman lehioan ez dut zure formarik hauteman. Inor ez mintzearren isilduko banintz ez nuke isilduko denen mina baizik (bis) Zurrutak jabetu nau zutaz une batez aparra joaitean berriz nago lehen lez bihar ere itzartzen banaiz zure gabez ezin dut segurtatu jeikiko naizenez. Inor ez mintzearren isilduko banintz ez nuke isilduko denen mina baizik (hiru aldiz)
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 11 ай бұрын
Kantu hau zuretzat Anje Duhalde Olerkaria izan banintza Aurki nezake xuxen hitza, Bideratzeko nere eskaintza Zuri nere aitortza. Aspaldidanik nauzu jasaiten Beti fidelki sustengatzen, Oker banago nauzu zuzentzen Eta beti barkatzen. Baina kantari soil bat naiz eta Dena kozka ta kezka, Ahal guttiko sasi profeta Ilusioz beteta, Har zazu otoi nere eskaintza Nahiz gutti bada, Kantu hau zuretzat da. Kantu hau zuretzat da. Margolari bat izan nahi nuke Zure itxura marrazteko, Kolore guziz apain nezake Argienak gogoko. Zor dizudana nola ordaindu Da nere kezka ta ezina, Ni ez naiz ezer zu ez bazaude Hau da egi gordina. Baina kantari soil bat naiz eta Dena kozka ta kezka, Ahal guttiko sasi profeta Ilusioz beteta, Har zazu otoi nere eskaintza Nahiz gutti bada, Kantu hau zuretzat da, kantu hau zuretzat da. Musika……… Olerkaria izan banintza Aurki nezake xuxen hitza, Bideratzeko nere eskaintza Zuri nere aitortza. Baina kantari soil bat naiz eta Dena kozka ta kezka, Ahal guttiko sasi profeta Ilusioz beteta, Har zazu otoi nere eskaintza Nahiz gutti bada, Kantu hau zuretzat da. Kantu hau zuretzat da. Kantu hau zuretzat da, kantu hasu zuretzat da.
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 11 ай бұрын
ISILEAN Anje Duhalde Isil, isilean narama Iduri ibai laño ta leun bat Goxo, goxoki beregana Inguratzen naiz hain da atsegina Ez du bestek ez dutenikan Edo behar bada ez duten hura Preso nago bere saretan Zoin goxo nagoen bere besotan. Maite, maitasuna zer ote Ez bada luzakor, ez bada debalde Dena, dena edo ez dena Denborak darama, nun ez den pena Bihar, zer dator bada bihar Amets ezinezko, amets goiztiar Egun, egun bizi gaitea Goza dezagun gaur ta agur bihar. Bihar, zer dator bada bihar Amets ezinezko, amets goiztiar Egun, egun bizi gaitea Goza dezagun gaur ta agur bihar.
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 Жыл бұрын
ZAZPI LORE Anje Duhalde Zazpi lore, bizkar gainean mutiko bat doa, erreka bidean (bis) Banaka-banaka, eskuan hartuta zilo bat egin urean, ta sartzen du lorea (bis) Eskuakin urari, dio bultza etzaitezela galdu. -Zer ari haiz haizeak, galde egin zuen. -Itsasoari mendia erakusten (bis) Zazpi lore, bizkar gainean mutiko bat doa, erreka bidean (bis) Banaka-banaka, eskuan hartuta zilo bat egin urean, ta sartzen du lorea (bis) Eskuakin urari, dio bultza etzaitezela galdu -Zer ari haiz haizeak, galde egin zuen. -Itsasoari mendia erakusten (bis)
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 Жыл бұрын
ARRASTO UMELA Hitzak: Iñaki Aurrekoetxea. Musika: Mikel Urdangarin Mikel Urdangarin Pizti arrunten modura senarra dator barrura joaren joaz laister artu du haziak helmuga gero betiko ohitura nekea eta logura azken musu bat ahaztu ostean seko geratu da. Nahiz bakarrik nauen utzi kulerorik ez dut jantzi asetu ezak tentaldiari ezin dio eutsi lehengoa zen horren gutxi trenetik zergatik jeitsi gozamenaren geltokiraino ez bada iritsi Behin haitzuloan sartuta samurtasunaren punta hatzamarraren eskutan dago helburu arrunta orgasmoraino pausuka eraman beharra nauka alboko pendoi artega horrek ezin izandu ta Sumendiaren epela berotzen doan bezela izaretara bideratzen da arrasto umela hau bai harreman fidela sexuzko autonobela laztan bakoitzak bere txikian asetzen nauela Igurtzi baten ostean hurrengoaren eskean gozamen suak hastera doaz nire hankartean dardara luze batean murgildu naiz bapatean ta sekretua ezin izan dut gorde isilpean Asperenak salaturik albokoa kezkaturik lasai gizona ez baita izan ametsa besterik ondoren isil isilik buelta erdia emanik (loak hartu nau irribarretsu ta kulero barik). (bi)
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 Жыл бұрын
USAIAK Mikel Urdangarin Zuretzako da poematxo hau Sasipoetak idatzia Sentimendu nahasiek Bultza egiten naute, bultza Zure ondoan sekula ere ez nauzu imaginatu ta nik koitadua itxaropentsu urrunetik laztantzen zaitut usaiak bialtzen dituzun unean batenbat niretzat al da? galtzaileon munduan bizi nahi neska aldamenean agian sorte apur batekin batera biziko gara pertsona arrunten gisara gure munduan Zure ondoan sekula ere ez nauzu imaginatu ta nik koitadua itxaropentsu urrunetik laztantzen zaitut usaiak bialtzen dituzun unean batenbat niretzat al da? galtzaileon munduan bizi nahi neska aldamenean (bis) Zure usaiak, zure usaiak, zure usaiak…..
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 Жыл бұрын
ARDO GREZIARRA Euskaratute musika: Udo Jurgens Ilundu zuen hiri handiko kale hotzetan bero bila sartu bainintzen ostatu hartan gizon bat hasi zitzaidan eleketan. Erbeztean urtetan zela zidan kontatu herri minak bihotza nola zion samindu Greziako lur maitea ezin ahastu. Hurbil hadi, topa nirekin oroitzapenari, Greziako ardo beltz gosoari, itsasoz bestaldeko sort herriari. Hurbil hadi, kanta nirekin, ez utzi bakarrik, ez dut munduan jauregi ederrik, etxe gosoa balio duenik. Ondogabeko putzua zen haren tristura, irrian gorderik zeraman etsipen hura, umesurtzen sabeleko urradura. Edan genuen Dionisosen nektar gorria, baita dantzatu sirtaki ta pasodoblia, hura zen bai moskor ikaragarria. Hurbil hadi, topa nirekin oroitzapenari, Greziako ardo beltz gosoari, itsasoz bestaldeko sort herriari. Hurbil hadi, kanta nirekin, ez utzi bakarrik, ez dut munduan jauregi ederrik, etxe gosoa balio duenik. Argitu zuen hiri handiko kale hutsetan, hamar bat eskila nituen buruan dantzan Doinu zahar haren buzukiak bailitzan, Ez dut Greziako lagunaz berririk jakin, Opa diot etxekoekin elkartu dadin, Ulises bezalaxe Penelopekin. Hurbil hadi, topa nirekin oroitzapenari, Greziako ardo beltz gosoari, itsasoz bestaldeko sort herriari. Hurbil hadi, kanta nirekin, ez utzi bakarrik, ez dut munduan jauregi ederrik, etxe gosoa balio duenik
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 Жыл бұрын
TXAKURRAREN PARTIA Herrikoia Bertsioa: Josu Erezuma Gu gazte giñadela txalupa guziak zakurtxo bat ohi zuten ontzi barrenean begi erne, abilla, ez zen zaunkaria ihes zihoan arraia harrapatzailea Seme esango dizut nola gertatzen zen puñittutako arraia, suelto batzuetan legatza ospa, ihes, txakurra jauzten zen ta bet-betan arraia hartzen zuen hortzetan. Lalala……. Lana horren saria 'txakurraren partia' deitzen genuen guziok, ongi merezia maitea-maitea zen txakur ehiztaria txalupa betetzen zuen anima gabeak. Unea etorri da zuri kontatzeko zer nolako txakurra zen gure Txuriko uhin izugarriak ez zuen izutuko arraia utzi baino, lehenago itoko. Lalala…... Goiz itsusi batean ez naiz ez ahaztuko bere lana beteaz jauzi zen Txuriko baga handi artean, ehiza ez utziko legatz handi batekin ito zen betiko. Lalala…. (bis)
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 Жыл бұрын
NI NAIZ Xabier Lete Bertsioa: JOSU EREZUMA Ni naiz erreka zikinen iturri garbiak aurkitu nahi dituen poeta tristea. Ni naiz kaleetan zehar neguko eguzkitan lanera dijoan gizon bakartia. Ni naiz lorerik gabe gelditzen ari den ardaska legorra, ni naiz pasio zahar guztiak kixkali nahi dituen bihotz iheskorra. Ez zaidazu galdetu gauza ilun guztien arrazoi gordea, nora ote dijoan denbora aldakorrak daraman bidea. Ni naiz borrokaren erdian ilunpetan etsita amur ematen duen pizti beldurtia. Ni naiz ezerezetik ihes munduaren erdian ezin aurkitutako amets urrutia. Ni naiz irrifar bakoitzean gaztetasun hondarrak galtzen dituena, ni naiz itsasoko haizeak gogor astintzen dituen lainoen negarra. Ez zaidazu galdetu gauza ilun guztien arrazoi gordea, nora ote dijoan denbora aldakorrak daraman bidea. Ni naiz txori hegalari bat lurtasun zabarrari etsipenez loturik dadukan katea Ni naiz beste asko bezala neguko eguzkitan hotzak hiltzen dagoen gizon bakartia Ni naiz lorerik gabe gelditzen ari den ardaxka lehorra Ni naiz pasio zahar guztiak kiskali nahi dituen bihotz iheskorra Etzaidazu galdetu Gauza ilun guztien Arrazoi gordea Nora ote dihoan Denbora aldakorrak Daraman bidea Lara lara lara laralala...
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 Жыл бұрын
ZORTE ON (Que tinguem sort euskeraz) Lluis Llach Laztantzen banauzu, Eguna ez argitzea nahi dut, Ta txoriak, Hauts kantuen harmonia. Zorte-on, izan aurkitu dezazun nahi dezuna nigan. Maitatzen banauzu, Eguna luzatu dezala, ta lapurtu, erloju zahar baten ordua. Zorte-on izan, Atzo galdutakoa aurki dezagun bihar. Hartuizu, hartuizu, emandako fruitu guztia, biharko idatzi gure bide osoa. Bihar zer, bihar zer, pauso bakoitzaren fruitua; oinez egin behar dogu, lainopean. Nigaz bazatoz, Ez eskatu bidea leuna, Ez kometarik , Ez promesez betetako bidea, pixka bat zorte, bizitzak bide bat eman dezala luzea. Hartuizu, hartuizu, emandako fruitu guztia, biharko idazten duzun bide osoa. Bihar zer, bihar zer, pauso bakoitzaren fruitua; oinez egin behar dogu, lainopean. (bis)
@oroit-idazki
@oroit-idazki Жыл бұрын
Abesti ederra.❤
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 Жыл бұрын
DANTZA BANBA (La Bamba euskeraz) Jokaldi taldea Dantza gurekin banba, dantza gurekin banba, piperra ta gatza egiteko saltsa, egiteko saltsa, hartuisu saltsa, ai gerria, gerria, ai gerria, gerria, aire, aire gona azpian torero, gona aspian torero, ole, ole, bai horixe bai horixe … Dantza bamba!! Kanta bamba!! Dantza bamba!! Kanta bamba!! ….musika…… Izarrak ikusteko, izarrak ikusteko, piperra ta gatza, egiteko saltsa, egiteko saltsa, hartu zu saltsa, ai gerria, gerria, ai gerria, gerria aire, aire, gona azpian torero, gona aspian torero, ole, ole, bai horixe… bai horixe…… Dantza bamba!! Kanta bamba!! Dantza bamba!! Kanta bamba!! …..musika…….. Dantza bamba!! Kanta bamba!! Dantza bamba!! Kanta bamba!! Dantza bamba!! Kanta bamba!! Dantza bamba!! Kanta bamba!! ….musika…….
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 Жыл бұрын
ALFONSINA ETA ITSASOA Musika:Ariel Ramirez. Hitzak: Felix Luna Bertsioa: Mercedes Sosa. Euskaratuta: Jokaldi taldea. Abestia Alfonsina Storni nazionalitate bereko olerkariari omenaldia egiten zaio, 1938an Mar del Platan bere buruaz beste egin zuen, espigontzi batetik uretara jauzi eginez, nahiz eta, abestiaren arabera, poliki-poliki itsasora sartu zen. Ur laztandutako hondartz zuri, urrats txikitxoak dabil haundi, isiltasunezko samin isila jario itsaso ezkutuan, garrasi mutu bizi isilak dio bi hitzaren bitsa. Jainkoak dakizki hotz larriak, zure samin zaharren galgarria, itsas barraskiloen magale unean biziz hiltzeko, itsas barraskiloen kantu leunean kulunkatzeko... Agur Alfontsina, agur laztana, bizi olerkiak bihotzean, oihutzar gaziak bakardadean, arima galdu usteldu harekin ametsetan, zure bidean lotan, Alfontsina, itsas mugetan!!! Bost ziren atsoen bizkarrean, itsas koralezko bideetan, itsas zalditxoen dizdira biziak bertan pozaren kupira, itsas ezkutuko lakunek jolasean betiko dira. Hurbildu itsaso ilargiak lotan egiteko ordutxo bat, nitaz galdetzean non nagoen ahaztu, joan naiz betirako, nitaz galdetzean, hau mezutxua, hauxe esan "agur betirako"… Agur Alfontsina, agur laztana, bizi olerkiak bihotzean, oihutzar gaziak bakardadean, arima galdu usteldu harekin ametsetan, zure bidean lotan, Alfontsina, itsas mugetan!!!
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 Жыл бұрын
HEGO BELTZ Jokaldi taldea Horma zaharra erori da, agertu da hego beltz, ez ikutu, ez probatu, zaldi zuri hegalari... Eh, gazte, ahal duzu eta!! Lilurazko ametsak zapaltzen iraultza, barriz du zure arnasa arantzari egin pasa. Horma zaharra erori da, agertu da hego beltz, ez ikutu, ez probatu, zaldi zuri hegalari... Eh, gazte, ahal duzu eta!! Kanpotik ekarri beltz hoien eskutik, gure herria gogotik nahi dute zintzilik. …...musika… Tonu bat gora…. Horma zaharra erori da, agertu da hego beltz, ez ikutu, ez probatu, zaldi zuri hegalari..
@izarrak9942
@izarrak9942 Жыл бұрын
Oso abezti politxa baitxa dotoria👏👏👏👏
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 Жыл бұрын
Agur Euskal Herriari (ZAZPI EUSKAL HERRIEK) Hitzak: Nikolas Ormaetxea “Orixe”. Musika: Urko Urko Zazpi Euskal herriek bat egin dezagun guztiok beti beti gauden gu euskaldun. (bis) Agur eta ohore Euskal herriari Lapurdi, Baxenabar, Zubero gainari Bizkai, Napar, Gipuzko eta Arabari. Zazpiak bat besarka lot beitez elkarri. Zazpi Euskal herriek bat egin dezagun guztiok beti beti gauden gu euskaldun.(bis) Haritz eder bat ba da gure mendietan zazpi adarrez dena zabaltzen aidetan Frantzian, Espainian bi alderdietan hemen hiru, eta han lau bat da zazpiretan. Zazpi Euskal herriek bat egin dezagun guztiok beti beti gauden gu euskaldun. (bis) Hi haiz Euskal Herria haritz hori bera, arrotza nausiturik moztua sobera, Oi gure arbasoak ez otoiz ez beira, zein goratik garen gu jausiak behera. Zazpi Euskal herriek bat egin dezagun guztiok beti beti gauden gu euskaldun. (hiru aldiz)
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 Жыл бұрын
PERTTOLI Hitzak: Daniel Landart. Musika: Anje Duhalde Errobi taldea Perttolik bazuen itsas bazterrian, etxe ttipino bat, lurrerat abian, Aitama zaharrek zakoten utzia, haz zezan nolazbeit bere familia. Perttoli gaixoa, ez baitzen ezkondu, Bere etxea du, arrotz bati saldu, ta orain bizi da, HLM batian, ez baitu begirik hesten gau guztian. Arrotz aberatsak etxe zaharretik, ostatu eder bat egin du lehenik, bainan arrotz horrek bazuen besterik, kasko gibelean luzaz asmaturik. Ohartua baitzen, Eskual Herriko, nexkatxak zirela eder eta sano, Hetarik bizpalau zituen galdatu, ta heiek gogotik eskaintza onartu. Azeri abilak ostatu berrian, gau ohantzeno bat egin du guztian, kanpoan ezarriz argi ilunenak, ta barnean aldiz emazte arinak. Bere nausiari nahaiz obeditu, gure nexkatxak dira lan tzarrari lotu.(bis) Ez zaiote aski arrotz horieri, hunat etortzea dena ustelkeri, Gure arbasoen ohidura onak, funditu dituzte ezarriz berenak. Ta gure herriaz direlakotz jabe, nahi dute beraz gaiten ustel gu ere.(lau aldiz).
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 Жыл бұрын
ESAZU HITZ BAT (2022ko Euskaraldiko abestia) Hitzak: Andoni Egaña. Musika: Xabier Zabala Euskaldunaren kupo hori dut betea esanekoa izan eta bakea Aski al da “maite dut” ozen esatea? euskaraz bada zerbait hitzekoa izatea. Esazu hitz bat ta sendotuko naiz / hitz bakar batek sua pizten du maiz MARTXAN IPINI AHO TA BELARRI / ARI ENTZUN, ENTZUN ARI Zu etxerako ta zu kalerako / jolaserako eta lanerako MARTXAN IPINI AHO TA BELARRI / ARI ENTZUN, ENTZUN ARI. Sagarra dugu “manzana” ta ikatza da “carbón” “charbon” dugu ikatza ta sagarra “pomme”. Mende erdi bat joan da, joan da ta hor konpon? Beti toki berean ezin gintezke egon! Esazu hitz bat ta sendotuko naiz / hitz bakar batek sua pizten du maiz MARTXAN IPINI AHO TA BELARRI / ARI ENTZUN, ENTZUN ARI Zu etxerako ta zu kalerako / jolaserako eta lanerako MARTXAN IPINI AHO TA BELARRI / ARI ENTZUN, ENTZUN ARI Ordezko guraso bi: gaztelera, frantses… nire erabaki ta nire borondatez banoa aspaldiko desioa betez agur aita ta ama, ondo bizi bitez… EEEEEUSKARALDIA!!! Erronka hau jo, ez gorde golkoan / garaipen txiki asko da jokoan MARTXAN IPINI AHO TA BELARRI / ARI ENTZUN, ENTZUN ARI (BIS
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 Жыл бұрын
SAN QUIRICO Hitzak: Jon Maia. Musika: Jon Manzisidor (Karidadeko Benta) Mahatsondoko gorriak, ilunabar morez, estaltzen direnean, ardoa beti beltz. Erremolke batean, hiru gurpiletan, olibondo artean, joan ginen hitzketan. Kanta dezagun berriz, Maruzella, Maruzella, gau hartan San Quiricon kantatu,.. gendun bezela, gero goazen andrea ta Antoniaren etxera, eta kantatzen segi, egunsentiaren zain. Moskortu ginen edo amets bat izan zen, zaharrak eta umeak dantzan ari ziren, anarkista zoroa, txirula bat jotzen, belarra eskuz esku, okela erretzen. Kanta dezagun berriz, Maruzella, Maruzella, gau hartan San Quiricon kantatu,.. gendun bezela, gero goazen andrea ta Antoniaren etxera, eta kantatzen segi, egunsentiaren zain. eta kantatzen segi, egunsentiaren zain.
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 Жыл бұрын
ZAKU BEREAN Egunkiaren itxieraren bostgarren urtean Andoni Egañak egindako bertsoak Hitzak:Andoni Egaña. Musika: Xabier Leteren Habanerakoa. Orain bost urte iritsi ziren etxeko atera txamarra zaku, gizon bat Patroleraino atera. Argazkitan azaldu zen txamarra burutik behera begiratua oinetan, bideko har-legarrera. Zer ote zeukan aurrean Zer uzten zuen atzera? Nork egin zuen oihua: EGUNKARIA aurrera! zihoana zihoala ez zihoan soilik bera mordoska bat gindoazen zakupe hartan batera. Ziega batean sarturik zeinek babestu behar nau Berriro krisketa-hotsa bizia, mingarria, rau! Todos son del mismo saco giza-lege eza arau… ez al duzu erantzun nahi zutitu, biluztu, barau!. Zaku bat burutik behera zaku zaku zakua hau! Dena zulo beltz bihurtuz den-dena bilakatuz gau oihu ta umilazio txilio eta alarau denbora asko joan da… izu-ikarak hor dirau. .....musika........ Kaleratu zituzten bai, denbora igaro ahala… Zaku berekoak dira, hasi zen berriz fiskala. Zaku beretsuan daude, Audientzia Nazionala… Justizia irudiaren begietako oihala, Esan liteke zaku zahar zirrikituduna zala neurtzen zuen momentuko aukera koiunturala Justiziak koiunturaz baldin baleki bezala… horrexek erakusten du hain Justizia ez dala. Zakua uler dezake bakoitzak bere gisara gure hau emana dugu euskal nahiz herrigintzara. Epaiketaren atetan aurkitu gintezke iada… izenak hamabi dira, baina epaitu ilara. Gu ere sar baikintezke akusatuen pilara ozen esango dizugu epailea, entzun hara: Zaku hortan egotea delitua baldin bada… gu’re gaizkile gaituzu zaku berekoak gara. (bis)
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 Жыл бұрын
GAUDEN GU EUSKALDUN Hitzak: Zaldubi- J. Etxebarria. Bertsioa: Oskorri Zazpi Euskal Herriek bat egin dezagun, guziak beti-beti, gauden gu euskaldun. (bis) Agur eta ohore Euskal Herriari, Lapurdi, Baxenabar, Zibero gainari, Bizkai, Nabar, Gipuzko eta Alabari, zazpiak bat besarka lot beitez elkarri. Zazpi Euskal Herriek bat egin dezagun, guziak beti-beti, gauden gu euskaldun. (bis) Haritz eder bat bada gure mendietan, zazpi adarrez dena zabaltzen airetan, Frantzian, Espainian, bi alderdietan, hemen hiru eta han lau, bat da zazpietan. Zazpi Euskal Herriek bat egin dezagun, guziak beti-beti, gauden gu euskaldun. (bis) Hi haiz, Euskal Herria, haritz hori bera, arrotza nagusiturik moztua sobera. Oi! Gure arbasoak, ez otoi, ez begira, zein goratik garen gu jautsiak behera. Zazpi Euskal Herriek bat egin dezagun, guziak beti-beti, gauden gu euskaldun. (bis)
@juanluisgoikoetxea3796
@juanluisgoikoetxea3796 Жыл бұрын
Zein ederra bere goxotasun horretan!
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 Жыл бұрын
AINTZIRAKO SOLDADU (Die Morrsoldaten euskaraz) 1930 an sortutako abestia Alemaniako Konzentrazio Esparru baten Eskertiar presoen artian. Euskaratute: Ibon Ajuriagojeaskoa Han ta hemen dena berdin, ez dago aintzira baizik: txori kantak poztu ezin ta haritzak biluzik. Pala bat daroagu aintzirako soldadu orok (bis) Zelai beldurgarrietan kanpamentua sortu, zorionik barik bertan alanbreetan gotortu. Pala bat daroagu… Presoen ilarak goizez aintzirara lanera, pentsamenduan beti lez bueltatzea etxera. Pala bat daroagu… Guardiak gora ta behera ezin eskapaturik, tirokatzen da hiltzera, fuertea hesiturik. Pala bat daroagu… Ez gara kexu aldiro, negua ez da beti be; etxe maitea, barriro izango zara neure. Aintzirako soldadu, pala barik gara gu joango (bis)
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 Жыл бұрын
ARLOTE BASATIA (The wild Rover euskaraz) XVI. Mendeko Irlandar kantu herrikoia Euskaratute. Urteetan alderrai egin dut bidea, dzanga-dzanga ardoa, xurrut pattarra. Halaxe batu dut zaku bete urre. Bideari agur ta edan hil arte! Sekula berriz eskeko enauzue ikusiko. Ahaztu dut bidea, bide inpernuko! Tabernara joanda: Ei, aspaldiko! Dirurik enuela ta fidatzeko, zuzen esan nion neskatilari; harek erantzuna: bidera itzuli hadi! Sekula berriz eskeko enauzue ikusiko. Ahaztu dut bidea, bide inpernuko! Zazta! Hamar txanpon atera nik; horra neska begiak argiturik: txantxetan esan diat, hi mutila, badiat hiretzat hamaika botila. Sekula berriz eskeko enauzue ikusiko. Ahaztu dut bidea, bide inpernuko! Banoa etxera gurasoenera, barka nazatela, eskatzera; eta laztanez hartzen banaute, enaiz ni berriro ibilko eskale. Sekula berriz eskeko enauzue ikusiko. Ahaztu dut bidea, bide inpernuko! (bis)
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 2 жыл бұрын
KANADIAR ALDARRAIA (Un Canadien errant euskaraz) Hitzak: Antoine Gérin-Lajoi 1837 Musika: Leonard Cohen Euskarature: Jon Gorriño Kanadar aldarraia arroztuta etxetik (bis), negarrezko uluan atzerrietatik, negarrezko uluan atzerrietatik. Behin oso kezkatuta erreka ertz baten (bis), uraren korrontei hau esan zitzaien, uraren korrontei hau esan zitzaien: Herria ikusirik, nire herri apala (bis), esan nire lagunei gogoan ditudala, esan nire lagunei gogoan ditudala. Alaitasun egunak joan ziren betiko...(bis) eta ez dut sekula Herria ikusiko, eta ez dut sekula Herria ikusiko
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 2 жыл бұрын
azken hiru estrofak: Aranak mailka daude gorantza jarriak; guzien ondarrean laño urdin, begiak; izotz-arnasa, agian, baititu iguzkiak zernai tauparazteko men zoragarriak.(bis). Izotzak estali zun gure Euskalerria; mintzo ozenak zabaldu berbizkun-berria. Itzal-zokondoetan lore, izotz-bitxia; baña gañetaz ari jauntzen eguzkia.(bis) Izotz-ondo. Neguak parre eme. Gizadi larria gallurreruntz, muñoak malladi. Gazte sail kementsua goraño badadi, izozpetik eguzkik jare dik Euzkadi (hiru aldiz)
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 2 жыл бұрын
EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ Guk Taldea. Hitzak: Beñat Sarasola: Musika: Eneko Labagerie Ez ahal zira inoiz maitasun eskasez, gau batez iratzarri hipaka nigarrez, ta amak kontsolatu ele goxo batez, euskaraz ziolarik: “maite zaitut zinez”? Aitaren etxea da desegiten ari, berriz eraikitzea duzu erabaki, bazterturik aldera hainbat trufalari, euskara delarikan zuretzat oinarri (bis). Xiberuan mintzaira omen da garbia, lapurtarrek diote “hobe da enia”; Baxenafarra, aldiz, erdian egia, euskara delarikan denen lokarria. Euskadin euskara da omen legezkoa, Bizkaia ta Araba, baita Gipuzkoa, ahantzi gabe doa gure Nafarroa, Euskara delarikan denen arazoa (bis). Zuk, gazte, nahi baduzu euskara salbatu, gezurra ala ahore, biharkoz ihardu; zure zapaltzailerik nihun ez da sortu, euskara delarikan zure arrapostu. Mendi ta itsasoak dituzu lagunak, zure baitan dauzkazu hoien oihartzunak; oldarraren beldurrik ez du errodunak, euskara duelarik maite euskaldunak (bis). Larala… …euskara duelarik maite euskaldunak
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 2 жыл бұрын
Ene ama (Ay mama euskaraz) Rigoberta Bandini Krusak eta Xabier Iriarten bertsioa Odol hustutu zara hainbeste hilabetetan barkaidazu hasi aurretik harroa naizela, badakizu? Egunero salda daukazu sukaldean zugatik ez legoke gerrarik izango entzuidazu Ama! Ama! ama! geldizazu hiria bularra airera ateraz Delacroix estilora Ama! Ama! Ama! Guztion ma-ma-ma-ma-ma-ma-ma-ma-ma-ma-ma-ma. Guztion ma-ma-ma-ma-ma-ma-ma-ma-ma-ma-ma-ma Zure gorputza nire inguruan harresi negar egiteko zorian baina indartsu Entzuidazu Ama! Ama! ama! geldizazu hiria bularra airera ateraz Delacroix estilora Ama! Ama! Ama! Guztion ma-ma-ma-ma-ma-ma-ma-ma-ma-ma-ma-ma Guztion ma-ma-ma-ma-ma-ma-ma-ma-ma-ma-ma-ma. Ma-ma-ma-ma-ma-ma-ma-ma-ma-ma-ma-ma. Guztion ma-ma-ma-ma-ma-ma-ma-ma-ma-ma-ma-ma. Zergatik zarete gure titien beldur munduaren edertasuna zor diegu Entzuidazu. Lo-lo-lo-lo-lo-lo-lo-lo-lo-lo-lo-lo-lo. Lo-lo-lo-lo-lo-lo-lo-lo-lo-lo-lo-lo-lo Entzuidazu Ama! Ama! Ama!
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 2 жыл бұрын
MARIÑELAREN ZAI Sorotan Bele Arotzak zuen alaba bat: Zan herriko xarmangarriena. Bi gizonek nahi zuten jabe izan Haren bihotzaz... nola esan? Zer dun, zer dun, ene alaba? Marinela maite dut aita Ez al dun ulertzen? Ezinezkoa da! Jauntxoa da hiretzat maitia. Orduan egarriak denak ziren bat Maitasun ukatuarentzat. Jauntxoa dator hire esku bila. Marinela Irlandara doa. Hala izan tzan, ezkontz behartua. Aberatsik ez ziren han. Ta guztiak dantzan, guztiak alai. Mail ezberdinak ahaztuaz. Zer dun, zer dun, ene alaba? Marinela maite dut, aita. Ez al dun ulertzen? Ezinezkoa da, Jauntxoaren emaztea zara! Gaur egun oraindik ikus dezakegu Alaba hura leihoan Marinelaren zai, zai. Itsasoan du itxaropena.
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 2 жыл бұрын
VINU CANTARES Y AMOR (Euskeraz) Musika eta hitzak: Nacho Vegas Bertsioa: Anari Oin entzungo duzun hau ( bi) oihukatzen zuen auzoak, funtzionariari langileak, tabernariari mozkorrak. Oin entzungo duzun hau esan zuen presoak, ohiukatu maitaleak , mahats-aihenak lurrari erizainari gaixoak. Oin entzungo duzun hau (bi) entzun zen behin Irulegin, entzun zen Oionen, entzun zen Erriberrin. Ta gertatzear zena, ez da inoiz gertatuko gertatzen ari delako. Eta bada garaia, erreka oso bat edateko. Kantatu, maitatu eta dantza ezin bada, ez da gure iraultza! Berreskuratzeko dugunagatik, topa egiteko ez bada botila ardorik. Eta ez badu uzten kantu bat ezpainetan, inoiz ez dezagun sekula ez esan. Kantatu, maitatu eta dantza ezin bada, ez da gure iraultza Ez badugu bihotzetan odolik, Cabernet Sauvignon bat bezain gorri. Eta ez badute mila eztarrik kantatzen, denak batera eztandan lehertzen. Kantatu, maitatu eta dantza ezin bada, ez da gure iraultza aaaaa…. Bezeroari putak esan zion. Aaaaaaa….. Artistak bere bakardadean zion. Kantatu, maitatu eta zalantza ez badu, ez da gure iraultza aaaaaaaaa…… Entzun berri duzun hau, esan zuen herri batek, ezan zion munduari, suhiltzaileak suizidari, pizti gautarrak hontzari.
@zutikeuskalkantak5674
@zutikeuskalkantak5674 2 жыл бұрын
BASATZETAN GARBI Katamalo Dotore esnatu zara Urre gorrizko adar nagiak Txanpainez eder aurpegia Egurra eman behar duzu Sinestarazi ez dakizuna Ortzadar bihurtu behazuna Amets gaiztoa zaitut Goiz orotako ispilua Itzuli nazazu ahalketua Ahalketua Ubela dut masailean Neronek ukabilkatua Prediku maiztuen ordaina Inoiz kargutuko ote naiz Bakantasunetik ihesian Arrunt ikusgarri naizena Amets gaiztoa zaitut Goiz orotako ispilua Itzuli nazazu ahalketua Ahalketua Amets gaiztoa zaitut Goiz orotako ispilua Itzuli nazazu ahalketua Ahalketua Dotore esnatu zara….