Playoffetako azken postuetako borroka inoiz baina estuagoa izango dela uste dut, ez baita ikusten gainontzekoak baino nabarmenki txarragoa den bikoterik.
@adur3717 Жыл бұрын
Amaia beste maila batean dago besteekiko; fisikoki, batez ere. Goiuri bikaina da teknikoki, pilotaria jaiotzen den horietakoa. Asko disfrutatuko ditugu bi hauek eta Gaminde datozen urteotan. Bestalde, uste dut ahal direla 5€ kobratu sarrera egun handietan. Jendeak gustura utziko lituzke laguntza gisa, eta balioa ematen dio ikuskizunari.
@adur3717 Жыл бұрын
Jaka eta Mariezkurrena elkarrekin jartzea tranpa egitea da, une honetan bi hauek dira eta euren aurrelari eta atzelari onenak. Nabarmenegia geratzen da bikote irabazle bat osatu nahi dutela lauak (edo behintzat hiru bai eta bat “bota”, iaz bezala) orekatzearen kode hori ez errespetatuz. Gaizki Baiko hemen (berriz). Laso lesio larri batetik datorrela kontuan izanda egin zezaketen hori bera honi Albisurekin jarriz, gainera. Hobekiago geratuko ziren denekin.
@adur3717 Жыл бұрын
Bestalde, nik, pertsonalki, ez dut konfiantza gehiegi Elordi-Rezusta bikotearengan. Erruz harrituko ninduke txapelaren lehian ikusiko bagenitu. Buruz Burukoa irabazi zuen Elordi hura espejismo bat izan zela pentsatzen dut, berak erregularki eman dezakeen maila baxuago dela; eta Rezustak, egun, punta-puntako aurrelari bat behar du aurretik aipatutako bikote horiei aurre egin ahal izateko. Altuna-Martija da, niretzat, hirugarren eta azken faborito nagusia. Hortik behera maila nabarmenki jeisten dela uste dut.