Рет қаралды 48
Alen/Castro mea-trenak, Ostende parajean zuen amaiera, gaur eguneko hondartzaren alboan dagoen harrizko eraikin batek sostengatzen zuen zamaleku metalikoan (hilerrirako bidean topatzen ditugun aztarnetan hain zuzen. Gehienak ezagutuko duzue).
Alen herria gaur egun auzunea da baina ez da Olabarrieta. Olabarrieta beheraxeago dugun "Las Barrietas" auzoa litzake. Toponimiaren kontuak noiz edo goiz hasi beharko gara aztertzen baita, nire uste apalean eta bertokoenean baita, mekanikoki toponimia euskaratzea ez bait digu inolako mesederik egiten (hitzegiteak dauka garrantzia hizkuntza batentzako eta ez sustrato erromantzeak nahita estaltzea euskaratasun zantzuak ematearren).
Aipatutako Castaños auzoa, Güeñes eta Galdames tartean dugun eta nahiko isolaturik dagoen auzune txiki zein polit bat da. XIX. mende bukaeran, Arrasate eta Eskoriatzatik etorritako bi familiek artu zituzten bertoko baserriak eta Lasa edo Olabe zuen abizenen arten badaude, izan daiteke hauetxen oinordekoak izatea zeuok ere (eta kontuz, gipuzkoarrez osaturiko birpopulaketak ez direla izan hain arraroak gurean). Beraz, ez zaitezte hainbeste harritu ne familiyan errealzaliak izateaz... 🤣🤣🤣