Рет қаралды 11,409
Urte bat pasa da Altsasuko gazteak espetxeratu egin zituztenetik Espainiako Audiencia Nacionalaren aginduz. 2016ko urrian ordu txikietan bi goardia zibilekin taberna batean izandako istilua aitzakia hartuz, 11 lagun atxilotu eta auziperatu zituzten. Horietako batzuk espetxeratu egin zituzten, eta gaur egun, oraindikan hiru lagunek jarraitzen dute espetxean, sakabanatuak: Jokin, Adur eta Ohian. Bideo honetan, labur bada ere, urte luze honetan gazteei eta euren senideei babesa eta elkartasuna adierazteko keinuak eta auzi honen aurka altxatu diren hitzak bildu ditugu.