Arbola (GUK)

  Рет қаралды 45,775

Gabi de la Maza

Gabi de la Maza

15 жыл бұрын

Karaoke hau ahotsik gabe: • Eki eder (Guk taldea) ...
Guk taldea Iparraldean sortu zen, 1968 inguru hartan, Joanes Borda eta Beñat Sarasolaren eskutik. Talde beteranoa da, klasikoa Euskal Herrian. Ahotsari eta gitarrei eman diote garrantzia, eta haien kantakera indartsua da, letra zorrotzak erabiltzen dituztelarik. Garai hartan Euskal Herriak bizi zuen egoera politikoa salatzea zuten helburu, erreibindikazioak zabaltzea, eta kantua horretarako bitartekaria zen, arte edo estetika zehatz bat lortzeko apustua baino.
Handik gutxira Panpi Lakarrieu sartu zen taldean, eta gero Pier Paul Berzaiz eta Beñat Davant. Aurkezpen ofiziala 1974ean egin zuten ikuskizun batekin, 'Aita, seme, laborari', eta aitatutakoez aparte Erramun Martikorenak ere hartu zuen parte, eta baita Peio Etxegoien edo Joanes Bordak ere. Bost laguneko formazioa nagusitu zen eta horrekin 1980ra arte iraun zuten. Antzerki estiloko emanaldiak antolatzen zituzten kantuen arteko loturak istorioen bidez gauzatuz.
Eneko Labeguerie, Michel patriarkaren semea taldean sartu zenerako bazituzten bi disko txiki argitaratuak. Gero LP bikoitza egin zuten, 'Laborari langile eta nagusi'. Ondoren beste lau edo bost disko atera dituzte, 'Arrozten' deitua, esaterako, 1999an. Azken urteotan Guk taldea lau lagunek osatzen dute.
Arbola gainean xoria da kantatzen,
kantatzen da eta bazterrak inarrosten,
inarrosi eta hostoa da erortzen,
euskal bihotza da bilaiz egiten.
Bilaizi ondoan han dira errabian,
xiloka beltzian handik elki nahian,
handik elki eta kantatzerat abian,
lagun zonbait bidian ikusiko agian.
Laaaaaa, lara, lara, lara,....
Goiz argi eder bat beti jaikitzen nunbait,
nunbait jeiki eta zorionean zonbait,
bizi hobeago denek dukete gogo,
bainan bakarrik ezin egin asmo.
Haur baten sortzeko sofritze beharrezko,
bizi hobetzeko legeen bihurtzeko,
nor da abiatzen lagun zonbaiten biltzen
herriaren salbatzen herioari kentzen.
Laaaaaa, lara, lara, lara,....
Gaur Euskal Herrian zuhaina da landatzen,
landatzen da eta gero fruitu ekartzen,
fruitu ekar eta auzoa da kexatzen,
iraultzailaria madarikatzen.
Jar giten ildoan igeri izerdian,
izerdian eta lepo-zinak hegian,
besoez ta botzez, hortzez eta haginez,
lagun bat zorionez ikusiko dugunez.

Пікірлер: 1
@allande1977
@allande1977 Жыл бұрын
Denbora pasatzen da baina...
Arbola (Guk taldea) remix
4:55
Gabi de la Maza
Рет қаралды 2,5 М.
Batasuna (Pantxoa eta Peio)
4:58
Gabi de la Maza
Рет қаралды 348 М.
WORLD'S SHORTEST WOMAN
00:58
Stokes Twins
Рет қаралды 80 МЛН
Опасность фирменной зарядки Apple
00:57
SuperCrastan
Рет қаралды 11 МЛН
Iron Chin ✅ Isaih made this look too easy
00:13
Power Slap
Рет қаралды 36 МЛН
ВОДА В СОЛО
00:20
⚡️КАН АНДРЕЙ⚡️
Рет қаралды 31 МЛН
Nathalie Cardone - Hasta siempre (Official Video HD)
5:02
Nathalie Cardone
Рет қаралды 38 МЛН
Luhartz Xalbadorren Heriotza (Oromiñon)
4:36
LUHARTZ
Рет қаралды 10 М.
Uda
4:36
Guk - Topic
Рет қаралды 28 М.
Goizian argi hastian Bostak eta Laurenak Taldea
5:44
Zortzigarren Lurraldea
Рет қаралды 2 М.
Xalbadorren heriotzean
4:22
Erramun Martikorena - Topic
Рет қаралды 410 М.
ikusten duzu goizean (Oskorri)
5:07
Gabi de la Maza
Рет қаралды 119 М.
Gatibu - Aske Maitte [Official HD]
5:52
Gatibu
Рет қаралды 7 МЛН
Non geratzen den denbora - Mikel Urdangarin (iratz urkizu cover)
3:16
Iratz Urkizu Gastañazpi
Рет қаралды 6 М.
Arbola (Arbola gainean)
4:46
Guk - Topic
Рет қаралды 13 М.
IL’HAN - Pai-pai (lyric video) 2024
3:24
Ilhan Ihsanov
Рет қаралды 789 М.
Nurmuhammed Jaqyp  - Nasini el donya (cover)
2:57
Nurmuhammed Jaqyp
Рет қаралды 612 М.
Aq Koilek
2:51
Algyt - Topic
Рет қаралды 122 М.
Kenjebek Nurdolday & Baller - sokpe#сокпе#сөкпе
3:10
Kenjebek Nurdolday
Рет қаралды 114 М.
Serik Ibragimov ft IL'HAN - Жарығым (official video) 2024
3:08
Serik Ibragimov
Рет қаралды 132 М.