Рет қаралды 111
Zure eskuek bizi bat salba dezakete
Ekainaren 1ean, ostegunean, eta “Zure eskuek bizitza bat salba dezakete” lemapean, DYAk 6.urtez jarraian “BBS/RCP eguna” ospatuko du. Sentsibilizazio-kanpaina honekin Bihotz-Biriken Geldialdi baten aurrean jokatzen jakitearen garrantzia gogorarazi nahi dugu. Urtero, 24.000 baino gehiago gertatzen dira 35 eta 45 urte bitarteko pertsonen artean, eta lehen 5 minututan bihotz-biriken suspertzea (BBS/RCP) egiteak biziraupena %70era igotzen du.
Gainera, BBS/RCP teknika oso erraza da - barneratzeko 10 minutu baino ez dira behar, nahiz eta aurretiko osasun formaziorik ez izan- eta edonorren eskura dago, bere sexua eta adina edozein izanda.
Kanpaina honetarako, hainbat stand-ak jarriko ditugu, bertan, nahi duen orok suspertze oinarrizko teknikak ikasi ahalko ditu DOAN.