BERTSO JARRIAK II, 7/10: Auzoko edarizale bati jarriak II (Mikel Artola)

  Рет қаралды 1,814

Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea

Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea

Күн бұрын

2015/12/11 Altzo
Harituz Bertsozale Taldeak antolatuta II. BERTSO JARRIEN GAUA
Garazi Jauregik jarri zion ahotsa Mikel Artolaren sortari.
Sorta honek Manuel Lasarteren izen bereko sorta ezagunari erantzuten dio.
Txikitoa eskuz esku
Tragoak mugarik ez du
Taberna zulo baten nahi duzu
Bihotza babestu
Trapu zaharrak tolestu
Garai hobeak amestu…
Baina zergatik hartu zintuen
Bizitzak hain estu?
Goizero bi begizulo
Ilean lau korapilo
Maindire zikin artean ondo
Ezin da egin lo
Ez zara berrogei kilo
Barra ertzeko modelo
Noiz hasi zinen ez dakizu ta
Zergatik auskalo.
Zail da lokarriak lotzen
Hitz trabaturik ez sortzen
Hala dirudi baina ez zara
azalez gogortzen.
Botila ez da agortzen
Ez eztarririk lehortzen
Balantzak berak laguntzen dizu
Lurrera_ez erortzen.
Taburetean jarrita
Amiltzen zara etsita
Iraganera bidaiatuaz
Oraina ahantzita
Inbutuaren logika
Baita zurea apika
Estuagotzen doa denbora
Sortzetik hasita.
Desioen baratzea
Ezinaren loratzea
Oroitzapenen zuloentzako
Ardo bat partxea
Hara hemen zahartzea!
Zail da hobe onartzea:
Neurririk gabe bizitzeari
Neurria hartzea.
Kristal finenetan finen
Ardo minenetan minen
Kolore beltzaz arduratuta
Dizut galdeginen:
Ea uste eta grinen
Bizitzako ahaleginen
Zentzurik ezaz inor baino lehen
Konturatu zinen
Bete berriz erdiraino
Badoa eztarriraino
Lausotasuna zabaltzen zaizu
Gogoetaraino
Ez zeru eta ez laino
Hemen heriotzeraino
Ez bizitzea errazago da
Bizitzea baino.
Zuk ere mila zorion
Noizbait lapurtu zenion
Zentzu gabeko bizitza honi
Agian Orion.
Nahastu zara aspaldion
Auskalo inporta dion
Zorion hari gaur zer nolako
Tristura darion.
Behin Lasarteren bertsotan
Hartu zintuzten ahotan
Eta geroztik gogoratzen naiz
Zurekin askotan.
Baina gure arrastotan
Denok gabiltza kolokan
Nik bidelagun nahiago zaitut
Egunen errotan.

Пікірлер
BERTSO JARRIAK II, 10/10: Ikusten ez dena (Beñat Iguaran)
8:40
Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea
Рет қаралды 1,4 М.
BERTSO JARRIAK II, 9/10: Sineskeriak (Unai Mendizabal)
6:46
Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea
Рет қаралды 1,3 М.
Help Me Celebrate! 😍🙏
00:35
Alan Chikin Chow
Рет қаралды 85 МЛН
小天使和小丑太会演了!#小丑#天使#家庭#搞笑
00:25
家庭搞笑日记
Рет қаралды 58 МЛН
BERTSO JARRIAK III, 5: Enpresa-gizon batek martxoaren 8an jarriak (Haritz Mujika)
12:11
Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea
Рет қаралды 815
BERTSO JARRIAK III, 3: Gure ADN (Amaia Agirre)
7:34
Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea
Рет қаралды 342
BERTSO JARRIAK III, 1: Ni arrazista ez nauzu baino (Ander Goikoetxea 'Andriu')
7:58
Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea
Рет қаралды 303
Fernando Amezketarra I. sariketa: Hernani puntuka
4:19
Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea
Рет қаралды 1,7 М.
Fernando Amezketarra I. sariketa: Erniarraitzen agurra
4:06
Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea
Рет қаралды 10 М.
VII. Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketa - Helduen maila, lehen saria
6:02
Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea
Рет қаралды 155
חיים משה - אהבת חיי - האלבום המלא | Haim Moshe
42:28
חיים משה
Рет қаралды 2,8 МЛН
Santa eskea 2021 - Alegialdea
3:01
Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea
Рет қаралды 990