Рет қаралды 72
DBH2: 'Haizea bezala'.
DBH2ko ikasleak dantza bat egiten dugu, Gorputz Hezkuntzako proiektuetako bat delako. Hau egiteko, hainbat baldintza ematen dizkigute: bi akroesport figura egitea, euskal pausoak sartzea, dantza modernoko pausoak sartzea, 6-8 kidekoak izatea… Hau jakinda gure dantza egiteko eta sortzeko ideiak pentsatzen hasi ginen. Erabaki genuen abestirik aproposena erritmo eta estilo aldetik Haizeak bizirauten zela, gustukoa dugulako. Malakias taldearena da eta 2022an kaleratu zen. Abestiak esaten dituen hitzekin gu dantza sortzen joan gara eta hainbat esaldirekin jolasean, dantzarekin lotuak dauden pausoak egin ditugu.