Egan - Lehenengo lau diskoetatik

  Рет қаралды 18,458

Elkar Musika

Elkar Musika

Күн бұрын

Egan - Lehenengo lau diskoetatik
1. Loiolan jai jai 0:00:00
2. Lo ez Mexikon 0:03:24
3. Astelehena 0:07:07
4. Eskutik 0:09:58
5. Gautxori 0:13:03
6. Izarren lorratza 0:15:56
7. Zeren maite zaitut 0:19:03
8. Kansas hiria 0:23:27
9. Maitasun hitzak 0:27:08
10. Gau iluna 0:30:54
11. Denok dantzara 0:35:12
12. Gure historia 0:42:35
13. Gizon Arlotea 0:45:32
14. Bat eginik 0:49:38
Xabier Saldiasek (ahotsa eta gitarra), Jose Luis eta Alberto Frantzesena anaiek (teklatuak eta bateria, hurrenez hurren) eta Iñaki Arenasek (baxua) sortu zuten Egan, Azpeitian (Gipuzkoa). Jose Luis Frantzesena Schubert-ek (Azpeitia, 1942ko abuztuaren 17a) Ez Dok Amairu sortzeko lehen bileretan parte hartu zuen eta Ordiziako Yoloak taldean aritu zen. Xabier Saldias berriz, Olatz arrebarekin aritutakoa zen Benito Lertxundiren eta Nemesio Etxanizen kantuak abestuz, baina 1968an bakarka kantatzen hasi zen. Irunen egindako lehiaketa batean lehen saria eskuratu zuen “Nere herriko langillea” kantuarekin, eta Arrasateko dantzaleku batean bi sari irabazi zituen: abesti ezezagunetan lehenengo saria, eta protesta kantuetan, bigarrena. Lehen aipatutakoaz gain, “Euskara, ialgi adi mundura” abestu zuen. Geroago disko txiki batkaleratu zuen.
Xabier Madina kantaria (Akelarre) laguntzeko elkartu ziren geroago Egan sortuko zuten kideak, eta 1970eko uztailaren 30ean egin zuten estreinaldia, San Ignazio bezperan, Gautxori tabernan. Emanaldiak eskaintzen hasi eta urtebetera, Jose Luis Frantzesenak taldea utzi eta Iñaki Kortak hartu zuen haren lekua. Ez zen aldaketa bakarra izango, geroago Gonzalo Pelaezek beteko baitzuen soldadutzara joandako Iñaki Arenasen hutsunea. Zenbait urtetan laukotean ibili eta gero, Joxe Mari Pelaez Peke gitarrista sartu zen Eganen, 1984ra arte iraungo zuen formazioa osatuz. Urte hartan, Imanol Aranburuk (Sakre) ordezkatu zuen Iñaki Korta, eta ez zen beste aldaketarik izango 1994a arte, taldea banandu zen arte.
1989
Egan taldea, 70eko hamarkadan.
Herrietako jaietan euskal giroa jartzeko eta dantza egiteko musika modernoa egiteko sortu zen Egan, eta, hori lortze aldera, dantzaldietan euskal kantarien abestiak jotzen hasi zen, Xabier Leterenak eta Benito Lertxundirenak esaterako, baita atzerriko taldeenak ere, The Beatlesenak esaterako, euskaraturik. Segituan egin zen ezaguna Gipuzkoako herrietan, eta geroago beste herrialdeetara zabaldu zen taldearen oihartzuna, bereziki Bizkaira. Akelarrerekin batera, dantzaldietara jendetza erakartzeari dagokionez puntan ibilitako taldea da Egan, eta badira urtero hutsik egin gabe taldea kontratatu zuten herriak, hala nola Mutriku (Gipuzkoa). Dantzarako aproposak ziren kantu ezagunen euskarazko moldaketa atseginak lantzea, bost taldekideen arteko ahots harmoniak zaintzea eta Saldiasen taula gaineko karisma eta komunikatzeko dohaina izan ziren Eganen arrakastaren gakoetako batzuk. Urterik oparoenetan 200 emanaldi inguru eskaintzen zituen Eganek.
Besteen kantuekin egindako euskarazko bertsioek ekarri zioten ospea, Les Humphries Singers (“Lo ez Mexikon“), John Denver (“Loiolan jai jai”, “Izarraren lorratza“), Stealers Wheel (“Astelehena“), Everly Brothers (“Bat eginik“) eta Flaco Jimenezenak (“Ireki bihotza”), besteak beste, baina bereziki Queen taldea miresten zuen Saldiasek. Horrela, Freddie Mercury kantaria hil eta gero, disko oso bat eskaini zion talde ingelesari, Queen omenduz(IZ, 1992). Urte berean, Gipuzkoako ikastolen aldeko Kilometroak festa egunerako kantua sortu zuen Saldiasek, eta 1993an Euskal Telebistan H-Egan saioa aurkezten hasi zen, Pako Aristi idazlearekin eta Xabier Euzkitze bertsolariarekin.
70eko hamarkadaren hastapenetan plazaratu arren, 1985era arte taldeak ez zuen kaleratu lehen diskoa. 1994a bitartean, zortzi disko eta bilduma bat argitaratu zituen. Urte hartan, Saldiasen eta gainerako taldekideen arteko liskarrak zirela medio, taldea banandu egin zen. Saldiasek musikari berriak bildu zituen, eta Egan izenari eutsi zion, Berria erantsita, eta besteek Trabuko sortu zuten. Trabukotik beste bi talde sortu ziren epe laburrean: Irailerako 6 eta Keinu. Egan Berriak kantu propioen aldeko apustua egin zuen lehen diskoan, Berria (IZ, 1995), baina ez zuen oihartzun handirik izan. “Beti bertsioak egiten ibili eta gero, gure kantuekin atera genuen diskoak ez zuen batere arrakastarik izan. Egan, erromeria, rantxera, tirolesa… esparru horretara mugatu gaitu, nonbait, jendeak. Hasieran, gu rockeroak ginen, baina jendeak horretara eraman gaitu”, zioen tonu etsian Saldiasek (1). Hortaz,
bertsioetara itzuli zen hurrengo lanetan.

Пікірлер: 5
@NiNeuII
@NiNeuII 3 жыл бұрын
Etxetik urrun ta txitxitxeko hau topeu... malkoak topera!!! dan danak kantatu be bai eh.... gura gu ta gutarrak!!! Hemen danak begire ta ni kanturreoan toperaaaaa!!!
@mertxebalerdo4323
@mertxebalerdo4323 3 жыл бұрын
Aupa Euskal kantuak !! Beti nere biotzeak !! Urrundik entzuten beti
@fatimaarzuagaodria4665
@fatimaarzuagaodria4665 2 жыл бұрын
Hemen gaude gu Egan...Nere biziko berbena ederrenak eta herriko festak Eganekin.Urteak ere horrelaxe jun zaizkit Egan.Inazio donean hilobak...Hemen gu Egan
Egan - Erromerian
44:10
Elkar Musika
Рет қаралды 40 М.
GOZATEGI -  ALL STARS 1992 -2012 - Osoa - Full Album
54:12
Elkar Musika
Рет қаралды 24 М.
How Many Balloons Does It Take To Fly?
00:18
MrBeast
Рет қаралды 176 МЛН
Spot The Fake Animal For $10,000
00:40
MrBeast
Рет қаралды 153 МЛН
What it feels like cleaning up after a toddler.
00:40
Daniel LaBelle
Рет қаралды 77 МЛН
Became invisible for one day!  #funny #wednesday #memes
00:25
Watch Me
Рет қаралды 60 МЛН
Egan - Egan berria
40:03
Elkar Musika
Рет қаралды 1,8 М.
Ships Ahoy! 35 minutes of music.
35:42
Captain Grumpy
Рет қаралды 2,6 М.
Ken Zazpi - Gelditu denbora (2005)
1:05:29
Elkar Musika
Рет қаралды 73 М.
Maitasun hitzak
3:46
Egan - Topic
Рет қаралды 13 М.
Pink Floyd - " PULSE " Live 1994 Remastered
1:12:28
HDPinkFloyd
Рет қаралды 30 МЛН
Loiolan jai jai
3:27
Egan - Topic
Рет қаралды 73 М.
GOZATEGI - GOZATEGI - Osoa - Full Album
51:47
Elkar Musika
Рет қаралды 26 М.
Zattybek & ESKARA ЖАҢА ХИТ 2024
2:03
Ескара Бейбітов
Рет қаралды 558 М.
Nurmuhammed Jaqyp  - Nasini el donya (cover)
2:57
Nurmuhammed Jaqyp
Рет қаралды 392 М.
Malohat
3:35
Xamdam Sobirov - Topic
Рет қаралды 1,1 МЛН
LISA - ROCKSTAR (Official Music Video)
2:48
LLOUD Official
Рет қаралды 128 МЛН
Munisa Rizayeva - Aka makasi (Official Music Video)
6:18
Munisa Rizayeva
Рет қаралды 9 МЛН
Stray Kids "Chk Chk Boom" M/V
3:26
JYP Entertainment
Рет қаралды 55 МЛН