Рет қаралды 56,015
LETRA:
Zer da benetakoa
eta zer birtuala?
Nik dakidan bakarra,
bizi bizi bizi noala.
Kableetan barrena
goaz biok lasterka,
elkar ikusi gabe,
elkarri galdezka.
Txatean biok,
sarean zehar
elkar ezagututa;
Teklatuari
laztan eginaz,
biok lotuta.
Esaidazu nolakoa zaren,
esaidazu ze musika duzun entzuten,
txatea dezagun, idaz dezagun;
Esaidazu, mutil edo neska,
esaidazu, zein da buruan duzun kezka?
txatea dezagun, jarrai dezagun.
Gustura erabiltzen dut
imajinazioa,
aspaldi ikasi nuen
harreman baten balioa.
Zu nolakoa zaren
irakurri dezaket,
inoiz nirekin egon
ez bazara ere.
Txatean biok,
sarean zehar
elkar ezagututa;
Teklatuari
laztan eginaz,
biok lotuta.
Esaidazu nolakoa zaren,
esaidazu ze musika duzun entzuten,
txatea dezagun, idaz dezagun;
Esaidazu, mutil edo neska,
esaidazu, zein da buruan duzun kezka?
txatea dezagun, jarrai dezagun.