Рет қаралды 326
Martxoaren 25ean Zinema-aretoan BEHEBARRUA aurkeztu genuen, Haur eta Lehen Hezkuntzan aurrera eramaten ari garen proiektu arkitektonikoak erdituko duen espazioa, alegia.
Saioan zehar, ELKAR HEZIren parte diren ikasle ohien, irakasle ohien zein gurasoen testigantzak entzuteko aukera izan genuen, eraberritze prozesuan dagoen espazio honetan bizitakoez gain, eskola garaiak beraien bizitzetan utzitako oroitzapenak besteak beste. Sortuko den gune berriaren nondik norakoak ere azaldu zituzten eskolako irakasleek, Miren Elorzak, Leire Arietaleanisbeazkoak eta Juankar Olaeetak. Amaitzeko, BEHEBARRUAREN sustraien parte izango den OROITZAPENEN KUTXA bete genuen, eskolako historian esanguratsuak izan ziren elementuekin.
BEHEBARRUA
Behebarrua-k hiru espazio izango ditu: Izan, Erein eta Ekin. Eta, horietako bakoitzean, ikastetxe barruko hainbat jarduera landuko dira. Erein gunea, bereziki 0-6 urte arteko umeendako izango da, beraien talentua landu, eta adimenaren dimentsio osoa garatzeko. Izan gunean, barnekotasuna, irakurketa eta meditazioa, besteak beste. Azkenik, Ekin gunea, eskola barruko jarduera arrakastatsuendako lekua izango da: batzorde mistoa, liburutegi tutorizatuak, talde elkar-eragileak edo tertulia dialogikoak.
Espazio berri hori nola antolatu zehazteko, prozesu parte-hartzaile bat egin genuen ikastetxeko eragile guztiekin.
HERRITARREI IREKITA
Hiru gune horiek eskola barruko jardueratarako espazioa izango badira ere, Elkar Heziren eskola orduetatik kanpo, herritarrei zabalik egongo den espazio izateko borondatearekin jaio da.