Рет қаралды 29
(Bideo hau gaztelaniaz ere ikusi daiteke: • Conoce la Escuelal Inf... )
Lourdes Lejarreta Gasteizko Udal Sarearen bost haur-eskoletako bat da. Lakuan kokatuta. Haur Hezkuntzako lehen zikloko (0-3 urte) haurrak hartzen ditu. Zehazki, sehaskako umeentzako egokitutako gela bat du, eta sei gela urtebete eta bi urte bitartekoentzat. Horretaz gain, psikomotrizitate gela, plastika gela, siesta gela, jantokia, jolasteko areto handi bat eta kanpoko patioa ditu.
Eskolak jantoki-zerbitzua eskaintzen du. Menuak Zaramagako sukaldeko langileek egiten dituzte, egunero, gehiena produktu ekologikoekin eta 0 km-ko produktuekin, eta egunero eramaten da Lourdes Lejarreta eskolara.
Hezkuntza-taldea hezkuntzaren arloko profesionalek osatzen dute, eta horien helburu nagusia haurren garapen integrala bermatzea da, familiekin lankidetzan.
Kalitatezko hezkuntza eskaintzen du eskolak, honako hauetan oinarrituta: haur bakoitzaren indibidualtasuna errespetatzea, aniztasuna errespetatzea, atxikimendu segurua, elebitasuna, hezkidetza, materialen iraunkortasuna eta artearen garapen osoa, batez ere instalazio artistikoen eta arte komunitarioaren bidez.
www.vitoria-gasteiz.org/hezkuntza