Рет қаралды 558
Maiatzak 25, ohetik altxatu eta
nire aurpegi lokartuak gaur nire eguna dela ohartarazi dit.
Egunero ispiluan zehar goitik behera
egiten dudan errutinaz aspertuta nago.
Nire irudia korapilo batetan murgilduta
nagoen islada besterik ez da.
BAINA GAUR EZ, GAUR NIRE EGUNA DA
BEHIN TA BERRIZ ENTZUN DITUDAN ESTEREOTIPOAK
PAPERONTZIRA BOTA EGIN DITUT GAUR, BAI
NIRE, GURE, ZUEN, HAIEN EGUNA HELDU DA
ZURE GORPUTZAREN JABE ZU BESTERIK EZ ZARELAKO
Emakume guztiak gure gorputza eta
izaeraren menpe bizi izan gara.
Lehiatila ireki eta txikitatik bizi izan ditudan
konplexu ta tabu denak bota ditut.
Gorputzaz eta sexuaz gozatzeko garaia dela
ohartu naiz eta jada, jada ohartu naiz.
Nire irudia korapilo batetan murgilduta
nagoen islada besterik ez da.
BAINA GAUR EZ, GAUR NIRE EGUNA DA
BEHIN TA BERRIZ ENTZUN DITUDAN ESTEREOTIPOAK
PAPERONTZIRA BOTA EGIN DITUT GAUR, BAI
NIRE, GURE, ZUEN, HAIEN EGUNA HELDU DA
ZURE GORPUTZAREN JABE ZU BESTERIK EZ ZARELAKO
Nire, gure, zuen, haien, zahar, txiki eta handien
Ekialde, mendebalde, ipar, hego, munduaren
BAINA GAUR EZ, GAUR NIRE EGUNA DA
BEHIN TA BERRIZ ENTZUN DITUDAN ESTEREOTIPOAK
PAPERONTZIRA BOTA EGIN DITUT GAUR, BAI
NIRE, GURE, ZUEN, HAIEN EGUNA HELDU DA
ZURE GORPUTZAREN JABE ZU BESTERIK EZ ZARELAKO