Рет қаралды 1,064
Musika: Kana (Ileon) eta Oihana Etxabe.
Hasierako testua: Kirmen Uribe.
Musikaren letra eta ahotsa: Irkusne Garate.
GEUK ERABAKI!
Ispa- Ispaster, Ipi- Ipistar,
mila izen, herri bakarra;
neska, mutil, zahar eta gazte,
baserri zein kaletarra.
Nahiz eta izan gure artean
koloreak barra-barra,
pintzel batez margotuko dogu
alkarregaz ostadarra.
Hormak botaz ta trabak gaindituz,
iritzia emanez libreki,
ozen esanez etorkizuna
nahi dogula geuk erabaki.
Hormak botaz ta trabak gaindituz,
aurrera goaz poliki;
indarrak batuz geure geroa,
egingo dogu geuk erabaki!
Plazako haritz zaharraren adarrak
guztiz indarberriturik,
ikusita bere inguruan
herritarrak bat eginik.
Ogellako itsas korrontea
orain ez dago gelditzerik,
giza olatua ikusten da
Otoioko tontorretik.
Hormak botaz ta trabak gaindituz…
( 2 bider)