Рет қаралды 74
Urriaren 24an Miguel Altunan elkartu ginen HARIXAko kide diren 17 entitatetako solaskideak elkarren esperientziak eta kezkak partekatzeko. Lehenengo eta behin hiru enpresatako ordezkariek (Belmekeko Asier Martinek, Ederlaneko Jon Ander Loidik eta Errekako Oihana Irustak) euren enpresetako ibilbidea azaldu zuten eta ondoren gainontzeko partaideek ere bakoitzaren bizipen, kezka eta asmoen berri eman zuten.