Рет қаралды 539
Gaur goizean aurkeztu dute HARRO HERRI, Maite Arroitajauregi Aranburu "Mursego"-ren gidaritzapean 23. KORRIKARAko sortutako abestia, Juan Bautista Gisasola Eibarko Musika Eskolan. Aurkezpena Ane Elordi KORRIKAko arduradunak eta Arroitajauregik berak egin dute eta, kantarekin batera, Amaia Badiola Elgezabalek egin duen bideoklipa ere aurkeztu dute. Musika Eskolako irakaslea den Arroitajauregik bere ikasle izandako neska-mutil batzuekin batera kantatu du abestia, eta ondoren azaldu du abestia sortzeko prozesua nolakoa izan den.
#HarroHerri #korrika #AEK #eibarETAKITTO