Рет қаралды 306
ILARGIA JAIO DA
(Amaia Zubiria)
Emeki harrapatu haute hi konturatu gabe
Hik eman dun pausoa hi konturatu gabe
Gaur hemen eta betiko hori esan dinate
Hik egin dun aukera hori esan dinate
Ez dun pentsatu beharrik
Besteek egingo dute lan hori
Arrisku guztietatik beraiek salbatuko haute
Ilargia jaio da gauero bezala
Hi lehiotik begira arnasa jaso dun
Pentsati pentsati izar ugarizko gaua
Izar ugarizko gau hontan logaleak ihes egin din
Logaleak ihes egin din
Bizitzak alde egin din hi konturatu gabe
Irriak alde egin din hi konturatu gabe
Negarrak ez din balio hori esan dinate
Hik egin dun aukera hori esan dinate
Jaso ditun pusketak
Ez dun gauza haundiren beharrik
Eguna hiltzen utzi dun eta loreak egarritzen
Ilargia jaio da gauero bezala
Hi trenetik begira arnasa egotzi dun
Pentsati pentsati izarrik gabeko gaua
Izarrik gabeko gau hontan ametsekin ihes egin dun
Ametsekin ihes egin dun