Рет қаралды 1,130
Inauteriak zuriz jantzita iritsi dira aurten. Elurraren eta eguraldi hotzaren eraginez, Jaso Ikastolako ikasleak ez dira kalera irten. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako neska-mutikoek areto nagusian egin dituzte euren dantzak. DBHkoak, berriz, ez dira kokildu eta frontoian eskaini dituzte euren koreografia koloretsuak. Ahal duten guztia egin dute berez zero azpitik zegoen giroa berotzeko, eta txalo zaparrada ederrak jaso dituzte jende artetik.