Kantu bat gara (Jon Maia) Anoeta 2016-III-05 -FREE Otegi-

  Рет қаралды 34,473

Gabi de la Maza

Gabi de la Maza

5 жыл бұрын

www.txantxangorria.eus/
/ euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Kantu bat gara.
“Agian, agian egun batez jeikiko dira”
hasten ziren Matalaz-en azken hitzak.
Gure izaitearen destino krudela eraman gintuzteen agian
Zugarramurditik:
Baga biga higa, laga boga sega.
Agian Zarautztik:
Ikimilikiliklik
Urepeleko artzainari
“Non hago”-ka ari ginela
erre zizkiguten titi puntak
eta ipurtzuloak
burdinez lehertu zizkiguten.
Ez dira betiko garai onenak oihukatzen genuela,
herriko bat eraman zutenean
berekin
zeuden ondarrutarrak
“Boga boga” kantatzen hasi omen ziren.
Bua!
Altzateko jauna begira genuela,
hor zela nunbait,
bere lurrera itzultzeko zai
Orbaizetako armaolako horma zaharrek dardar egin zuen
Iratiko basoan.
Eta uroilarrak kantatu zigun
“zaindu maite duzun hori,
zaindu maite duzun hori”.
Bereterretxe ohetik atera zuten
argi urdinez borda batetik bertzera zebiltzanak
Gau amaigabe bat baino latzago
ta ehun urteak baino gehio ezagutu ditugu.
Gernikako arbola da bonbardeatua,
euskaldunen artean guztiz maitatua
Eta Gernikako hondakinen artetik eraman zuten Lauaxeta.
“Goiz eder hontan erahil behar nabe”
idatziko zuen ziegan fusilatua izatera atera
aurretik.
Azken oihua, dana emon bihar jako maite dan askatasunari
Eta itsasontzi baten Euskal Herritik kanpora garamatzatela.
Ez dakit nora.
Gure seme-alabak itsasertzean eduki ditugu
aingira eta itsas trikuen esku mendean.
Agur Xiberua, adios gaixo etxen dena.
Zaplaztekoka zirti-zarta aurpegi masailetan bota zuten lurrera.
Ama!
Oroitzen zaitudanean sukaldean
egoten zara eta guri begira bi doverman beltz
Bilatzen eta suntsitzen.
Aitarik ez dut, ama hil zelarik .
Eta edozein herriko jaixetan,
gaupasa egin genuen bitartean,
hil zuten beste bat,
lehengo batean, kalearen erdian.
Hotel Monbar,
campanadas a la muerte, campanades a
morts.
Emaidazu eskua ta gertatu zeneko lekura eramango zaitut.
Baina ez zaidazu galdetu
gauza ilun guztien arrazoi gordea.
denbora aldakorrak atsedenikan gabe daraman bidea,
daraman bidea.
Goizeko ordu bietan esnatutzen gera,
erropaz eta maitasunez beteriko zakuarekin
joateko urrutira.
Gure maitea ixil-ixilik dago ziega barrenian.
Lilurarik ez.
Zazpi senideko famili batean arrotza zen gure aita.
Orain sei gara.
Un horrible sueño.
Oi ama Euskal Herri goxua.
Mi cuarto en llamas.
Hernani,1982.
Zai dago ama, zai aita
milaka aldiz abestu dugu begiak lanbrotuta
eta halere maite
ditut maite gure bazterrak.
Maitemintzen jarraitu genuen edozein herriko jaixetan.
Bai, zin dagizut, izan zarela ene bizitzako onena
Txantxibiri txantxibiri jo dugu mendira hamaika manifestaziotan,
Elorrixoko kalian.
Eta azken arnasa eman dugu itsasoari begira.
Itsasoan urak haundi dire zatiturik
gaudenontzat.
Euskara da gure territorio libre bakarra.
Telesforok esan zigun:
zutitu eta euskaraz mintzatuko naiz
nere hiltzailearen aurrean.
Mort pour la patrie,
euskaraz baino ez dakiten hoiei,
mort pour la patrie.
Gure abuelek etzekiten euskaraz,
baina bazekiten Lauaxeta hil zuten
esku berdinek hil
zutela Federico Garcia Lorca.
Eta gu, vuestras nietas y nietos de Extremadura,
gallegos, castellanos, maketos,
mantxurrianos,
Andalucía entera como Marinaleda.
Gu, los txatxos de vuestros genes,
Euskal
Herrian euskaraz nahi dugu hitz eta jolas.
Bahía de Pasaia da gure Playa Girón,
Compañeros poetas eta Bobby Sands
eta irri
egingo duten irlandar emakumeen haurrak…
Gure mendekua ere badira.
Eta berriz min hau zeren eta batekots dirauen,
ez gara gu asetuko.
Batek loturik deino
ez gara libre izango.
Horregatik zutitu eta euskaraz mintzatuko naiz
nire hiltzailearen aurrean.
Ta “iala iala ramala” dantzatzen dugunean,
hotz amaigabe bat baino latzago datorkigu
odolaren usaina,
biolentziaren erresumena.
Ez, ez dugu nahi horrelako zibilizaziorik.
Onar genezakeen gure egoera,
txoriak kaiola
bezala
Baina hegoak ebaki bagenizkio etzen gehiago txoria izango.
Beraz, arrano bihurtu ginenean,
kaiola hautsita alde egingo genuen beldurrez
libro
ginela sinestarazi nahi ziguten.
Baina luze gabe ohartu ginen
hanka arkaitz bati lotu zigutela
kate motz eta astun batez.
Oh, gu hemen bidean galduak ibiltzeari utzi gabe
esan zuen Txirritak
Larrosa baino ederragoko gure zazpi probintziyak:
Lau Espainian preso daudenak,
hiru
han ditu Frantziyak.
Gure ametsak, esperantza, egia,
askatasuna, bakea, justizia.
Zenbat gera, lau, bat, hiru, bost, zazpi?
Zer egingo degu? Alkar jo? Alkar hil?
Ez, hori ez!
Negua joan da ta:
Gora herria!
JON MAIA Belodromoan 2016-03-05

Пікірлер: 9
@luisaillarramendionatibia4548
@luisaillarramendionatibia4548 8 ай бұрын
Irrepetible e inolvidable 🌹✊❤️
@fermineguidazueguen8798
@fermineguidazueguen8798 6 ай бұрын
Gora. Maia. Beti. Gora. Euskal. Herria Askatuta
@TulkastorEuskalHerria
@TulkastorEuskalHerria 2 жыл бұрын
Buah! Bertan egon nintzen, ta ahaztezina une hau...
@antonmuguerza7348
@antonmuguerza7348 3 жыл бұрын
Impresionante
@franciscocasteig5523
@franciscocasteig5523 2 жыл бұрын
GORA EUSKALERRIA
@TulkastorEuskalHerria
@TulkastorEuskalHerria 2 жыл бұрын
Danak gara gu!
@TulkastorEuskalHerria
@TulkastorEuskalHerria 2 жыл бұрын
Maiak berak idatzitako hitzak?
@franciscocasteig5523
@franciscocasteig5523 2 жыл бұрын
Dembo Guxi
@tximista1203
@tximista1203 3 жыл бұрын
Gora Euskadi ta askatasune
JON MAIA - KANTU HAU KANTATU
5:58
Elkar Musika
Рет қаралды 28 М.
Agure zaharra (Euskitze, Amets Arzallus, Eñaut Elorrieta)
6:38
Gabi de la Maza
Рет қаралды 85 М.
⬅️🤔➡️
00:31
Celine Dept
Рет қаралды 46 МЛН
Children deceived dad #comedy
00:19
yuzvikii_family
Рет қаралды 4,8 МЛН
小女孩把路人当成离世的妈妈,太感人了.#short #angel #clown
00:53
Arnaldo Otegi - Anoetako Belodromoa - 2016/03/05
43:20
Sortu Euskal Herria
Рет қаралды 75 М.
Jon Maia bertsolariak Anoetako publikoa hunkitu du
7:55
JON MAIA - KANTU BAT GARA - OSOA - FULL ALBUM
1:02:39
Elkar Musika
Рет қаралды 27 М.
KUKUTZA III (Zea Mays)
6:34
Gabi de la Maza
Рет қаралды 2,1 МЛН
Zaindu maite duzun hori (Ruper Ordorika)
4:05
Gabi de la Maza
Рет қаралды 1,2 МЛН
Baratze bat (Taberna ibiltaria)
6:02
Euskal Karaokeak
Рет қаралды 320 М.
NOSTALGIA - Jon Maia/Silvio Rodriguez
3:52
Elkar Musika
Рет қаралды 59 М.
Maddalen Arzallus: 'Itsasoan urak handi'
4:11
eitb
Рет қаралды 205 М.
Iliyas Kabdyray ft. Amre - Армандадым
2:41
Amre Official
Рет қаралды 74 М.
Ғашықпын
2:57
Жугунусов Мирас - Topic
Рет қаралды 97 М.
Duman - Баяғыдай
3:24
Duman Marat
Рет қаралды 62 М.
QANAY - Шынарым (Official Mood Video)
2:11
Qanay
Рет қаралды 127 М.
IL’HAN - Eski suret (official video) 2024
4:00
Ilhan Ihsanov
Рет қаралды 515 М.
ҮЗДІКСІЗ КҮТКЕНІМ
2:58
Sanzhar - Topic
Рет қаралды 3,5 МЛН