Рет қаралды 375
Hiriburuko Ametza Ikastola (Lapurdi) ur bero eta berogailu gabe gelditu zen azaroa amaieran, gas-hornidura kontratua berritzerakoan urteko 6.000 euroko tarifa 40.000ra garestitu baitzien enpresak. Arizmendi Ikastolak egindako elkartasun-ekintzaren ondotik, Bergarako Ikastolako kideok ere Hiriburuko euskaldunak bultzatzeko gaztaina erre eta elkartasun hostoen salmenta gauzatu dugu. Eskeerrik asko parte hartutako bergarar guztioi, Lapurdiko lagunek biziki eskertu dituzte ekintzaren bidez jasotako 2.270 euroak!