Lekeitioko Euskal ezkontza 2016 40 urte (1977-2016)

  Рет қаралды 3,551

dzingua

dzingua

8 жыл бұрын

Anbrus Mailabiabarrenaren eta Josepa Meabe-Ansorenaren ezkontza iragarriz. Euskal Herrian antzina ezkontzera zihoazen neska-mutilen ibilbide bera erakutsiko du, 40. urtez jarraian, Gora Buru Kultur Elkarteak, «etxe sartzea» deritzona.
Ezkontzera zihoazen neska-mutilak notarioaren aurrera joaten ziren euren gurasoekin «kontratua» egitera. Neskaren gurasoek batetik, eta mutilarenak bestetik, bakoitzak bere aldetik zer ematen zuen adierazi eta sinatzen zuten. Gero, ezkontza aurretik eta baita ezkontza egunean bertan ere, neskaren lagunak haren etxe berrira joaten ziren bakoitzak bere oparia esku artean zuela. Eta euren aurretik «arrioa» -ohe, maindire, sukalderako tresneria, arropak, arrosarioak, ur bedeinkatu ontziak, gorua …- zeraman gurdia.
Gurdi hau gurpilei koipea kenduta eramaten zen, hala soinu berezia atera eta jendearen arreta erakartzeko. Eta, hain zuzen ere, ezkontza segizioak zeraman gurdi kopuruan antzematen zen ezkongaien aberastasuna; familiak zenbat eta aberatsagoak izan, hainbat eta gurdi gehiago eramaten zituzten ezkongaiek.
Lekeitiokoa gurdi bakarrekoa da, eta horrenbestez, erdi-mailakoa. Zaharrek diotenez, ordea, inguru honetan ikusi omen dira hiru gurdiko ezkontzak ere.
1931tik aurrera. Aspaldiko ohitura hori gorde eta suspertzeko asmoz hasi zen egiten Lekeitioko Euskal Ezkontza. Jatorria ez da garbia, baina Gora Buru Elkarteak jakin duenez, 36ko gerra aurreko jaietako egitarauetan ageri da iragarrita.
Gerora, Lekeitioko Batzokiak hartu zuen bere gain Euskal Ezkontza horren urteroko antolaketa. 1931an atera zuten lehenengoz, irailaren 4an, eta halaxe egin zuten urtero, gerra iritsi zen arte. Gerra eta diktadura urteetan geldialdia egin ostean, oraindik Franco bizi zela, 1964an berreskuratu zen, Lekeitioko herriak Resurreccion Maria Azkueri egin zion omenaldia zela eta. Urte hartan Zubieta jauregitik irten zuen, baina behin bakarrik egin zen. Ez zen gehiagotan egin 1977. urtera arte. Urte horretan Gora Buru Elkarteak heldu zion. Ordutik hona urtero etengabe egin da uda sasoian.
Euskal ezkontza horretan 100-140 lagun inguruk hartzen dute parte: ezkontza-segizioaren aurretik joaldunak, gurdia eta albokariak joaten dira. Ondoren, trikitilariak, txistulariak eta dantzariak. Bestalde, parte-hartzaileek janzten dituzten arropak, eta gurdian nahiz esku artean daramaten tresneria XIX. mendekoa edota aurreragokoak dira. Eta museo edota argazkietatik egindako kopiaren batzuk baldin badaude ere, gehienak originalak, jatorrizkoak dira.
Arreoa daraman gurdia ere, antzinako modura janzten dute bezperan. Orain dela urte gutxi kalean janzten hasi ziren gainera, eta beraz, xehetasun guztiekin egiten duten prestaketa berezi hori ere guztiek gozatu dezakete Eskolapean.
Inazio Kaltzakorta arotza buru zela jantzi izan dute gurdia urte askotan. Txikitatik parte hartu zuen ohitura horretan Kaltzakortak, benetakoa zenean. 12 urtegaz kargatu zuen lehenengoz bere arreba ezkondu zenean. Baina, Kaltzakorta orain dela bi urte hil zitzaien, eta bere lekukoa Neskutz Erkiagak eta Jose Mari Uskolak hartu zuten iaz. Hala ere, hark irakatsitakoa betetzen dute, mimo guztiagaz.

Пікірлер
Euskal ezkontza 2012  Lekeitio    1.zatia
16:28
dzingua
Рет қаралды 3,1 М.
LEKEITIO 1980 an
29:00
jonpaste
Рет қаралды 25 М.
THEY made a RAINBOW M&M 🤩😳 LeoNata family #shorts
00:49
LeoNata Family
Рет қаралды 43 МЛН
Cat Corn?! 🙀 #cat #cute #catlover
00:54
Stocat
Рет қаралды 16 МЛН
DEFINITELY NOT HAPPENING ON MY WATCH! 😒
00:12
Laro Benz
Рет қаралды 58 МЛН
HARATZAGO , nola grabatu zen abestia? Lekeitioko Ibilaldia 2019
6:24
Azkue Ikastola
Рет қаралды 1,9 М.
1983ko Ufalak Elgoibarren, bideoa (Txomin Mujikaren testigantza)
20:16
BARREN Elgoibar barren eus
Рет қаралды 3,9 М.
2016 Danborrada
5:35
FLOREAGA Salestar Ikastetxea
Рет қаралды 2,9 М.
Gernika'ko Arbola
3:58
Biscaine Napartarra
Рет қаралды 9 М.
Joseba Olazabal, auto istripuak zenbatzen dituen gizona
5:52
BARREN Elgoibar barren eus
Рет қаралды 2,8 М.
HIRU ERREGE MAGOAK 👑👑👑 - LEKEITIO
3:27
Lekeitioko Udala
Рет қаралды 1 М.
VII. ASTE MUSIKALA- Musikaiako Irakaslegoa- Lau Teilatu (Itoiz)
2:40
MUSIKAIA MUSIKA ESKOLA
Рет қаралды 1 М.
LUPE etxeko kartela
3:40
dzingua
Рет қаралды 264
Dei ettekuak - Lekeitio
3:42
dzingua
Рет қаралды 5 М.
Panderoa #1 - Arin Arin
5:50
Kalapitaka
Рет қаралды 17 М.
Waka waka #4 🤣 #shorts
0:15
Adani Family
Рет қаралды 15 МЛН
Толстый солдат всем отомстил #shorts
1:00
КАЧЕЛИ ИЗ АРБУЗА #юмор #cat #топ
0:33
Лайки Like
Рет қаралды 3,8 МЛН
He doesn’t like illusions
0:17
V.A. show / Магика
Рет қаралды 11 МЛН
Детство злой тётки 😂 #shorts
0:31
Julia Fun
Рет қаралды 3,4 МЛН