Рет қаралды 4,127
Maruri-Jatabeko herriari egindako abestia.
Hitzak: Xabier Amuriza
Musika: Agus Barandiaran
2021/02/27
MARURI-JATABE
Koplatu daigun geure
Maruri-Jatabe
herri honek izen bi
ditu bere habe
eta biek mundu bat
edertuten dabe.
Santa Kurtzek jagonik
Jataren barrenak
baserri ta errota
ikusgarrienak
topako dauz bistatik
sano datorrenak.
Esku batean sua
bestean euria
San Lorentzo maitea
dogu zaindaria.
Sarri betetu ohi dau
gure guraria.
Pozez edo tristuraz
beterik kolkoa
gure gogoan dabil
Jatazpi txokoa
lekua eta dana
geure gustokoa.
Atxurra ta sardea
solora begira
pozik joaten gara
Jata mendira
kontu tristeak bere
han alaiak dira.
Basajaun, Basandere
antxinako fede
ba, guk hemen Basajai
dogu bizi-lege
bardin gaztetan eta
zahartzaroan bere.
Halan egiten doguz
ederto gauza bi
Jataben ogeratu
ta Marurin jagi
eta gosaltzen emon
egun barriari.
Jataben bizi
Jataben bai
Jataben gauza bi
Jataben ogeratu
ta Marurin jagi.
Billabaso, Ibarra
Ianduri, Goieta,
Elortegi, Sakalde
Sagardui, Larreta,
Erribera, Erdigune,
Jule, Kurtzegana,
hamabi izen eta
baztar polit bana.