Рет қаралды 90,721
Su Ta Gar "Infinitoan" | Alarma (2022)
Erosi: denda.sutagar.c...
Comprar: tienda.sutagar....
Buy: shop.sutagar.co...
INFINITOAN
(M & L: Aitor Gorosabel Garai)
Naturak eman didan aukera
ez nuke nahi alferrik galtzerik,
saiatu behar dut aprobetxatzen.
Denboran aurrera zoazela,
gertaera eta pasarteek
sarri, norantza aldatzen duten arren.
Bidegurutze berrietatik,
arnasa emango didan airetik,
zure bihotzera heldu nahi nuke.
Hainbat gauza utzirik atzean
eta hemen zauden bitartean
maita nazazu ostera ere...
Ilargia itzaltzean
muxu emanik ahoan
egongo gara betiko
zu eta ni infinitoan
Gertatzen zaizkidan gauzetatik,
bizitako txar eta onetik,
ahaleginduko naiz zerbait ikasten.
Bai eta mina sortu diedan
edo sufritu arazi nautenen
ekintza hoiek barkatzen saiatzen.
Hortaz banoa nire bidean;
bakardadearen besoetan,
zure ezpain xamurrak laztandu nahian.
Hainbat gauza utzirik atzean
eta hemen zauden bitartean
maita nazazu ostera ere...
Ilargia itzaltzean
muxu emanik ahoan
egongo gara betiko
zu eta ni infinitoan
Aitor Gorosabel Garai: Ahotsak eta gitarrak | Voces y guitarras
Xabi Bastida: Gitarrak | Guitarras
Igor Díez: Bajua | Bajo
Galder Arrillaga: Bateria
Web: www.sutagar.eus
Facebook: / sutagarofizial
Twitter: / sutagarofizial
Instagram: / sutagarofizial