Рет қаралды 303
Amasako oilasko biltzaileek aurreskua atera dute San Martin bezperako iluntzean. Goizean zehar oilasko-biltzen ibili dira eta bazkal ondorenean sokan dantzatu dira. Ioritz Galarraga aritu da aurresku eta Naroa Arretxe atzesku lanetan. Desafioak, zubiak, axeri-dantza, fandangoa, arin-arina eta biribilketarekin osatu dute soka-dantza. Irudiak: Saioa Zabala. Soka-dantza, San Martin, Amasa, 2022-11-10.