EKI EDER Guk taldea Udazkenean mendiak Urtxoen eho tokiak Sare 'ta Ihiziariak Alde guzitan gordeak Berdin ditugu etsaiak Gordagian jarriak Gure seme ta alaben...oi ebasliak Eki eder sutan bero Euskaldun bihotzak oro Gudukari diten gero Bilaka gau egunero (bis) Su pindarraren indarrak Dielarik sortzen su garra Preso ezarri gatia Nola den amorratia Berdin dira euskaldunak gizonak hoberenak baina agertzen zimizta... ziztatu eta. Eki eder sutan bero Euskaldun bihotzak oro Gudukari diten gero Bilaka gau egunero (bis) Bururatu da guretzat Ilusionen denbora Jaun haundi bat Parisetik Jinen zela salbatzera Nunbaiteko zeruetan Balin bada jainkorik Guk es dugu sinetsiko... nagusi denik Eki eder sutan bero Euskaldun bihotzak oro Gudukari diten gero Bilaka gau egunero (bis) Gizon enganatzailea Itxuraz baita zintzoa Aberatsekin dabila Ederra dauka mintzoa Harek du deliberatzen Gure ongia zer den Guk azala, harek mamin Daukula jaten. Eki eder sutan bero Euskaldun bihotzak oro Gudukari diten gero Bilaka gau egunero (bis)