Рет қаралды 1,634
Aizkora desafioan 6 oinbiko (1,669 m / 53,1 cm) eta 12 kanaerdiko (1,252 m / 39,8 cm) moztea adostu zuten Larrañagak eta Vicentek baina, egurrak erdibana plazaratzekotan geratu ziren. Apustuan hitzartua kontuan hartuz (2022-01-05), Iker Vicentek 10 kanaerdiko eraman ditu plazara. Mikel Larrañagak, berriz, bi kanaerdiko eta sei oinbiko. Goizeko 10etan hasita eguerdi-arte luzatu dituzte lanak. Azpeitiarrak arduratu dira egurrak moldatu eta josteaz.