Рет қаралды 14,920
Ikusmin handia piztu du lehiak eta mila bat lagun hurbildu dira zezen plazara. Txikonek bi enborreko abantaila izan du. Larrañagak enbor erdiko abantaila atera dio aizkora-lanetan. Txikon korrika hasi denean, lau itzuli eginak zeuzkan Larrañagak, baina poliki-poliki, Txikon aurreratzen joan da eta bi itzuli ere jan dizkio. Orduan etorri da ondoeza. Gehiago ezin eta lurrera erori da. Larrañagak ere asko sufritu du eta oinez eta erdi balantzaka amaitu ditu azken itzuliak.
Musika: JM Beltran 'Arrapaladan'. Eskerrik asko. Mila esker, baita, uztarria.eus eta urola kostako HITZAri, argazkiengatik.