Ikasi euskara baztandarra Patxi arizkundarrarekin

  Рет қаралды 3,634

Dylan Inglis

Dylan Inglis

Күн бұрын

Iepa! Zer gise? Nere lagun Patxiren eskuara ederra leitu gabe konprenitzeko gai zara? Gaur haren eskuara dezifratzen saiatuko gara.
Eta zuk, baztaneraren berri izan duzu? Hango zein hitz, erranairu edo bitxikeria ez dut aipatu? Erraiguzu iruzkinetan!
Baztango euskaran gehiago sakontzeko, lan hauek gomendatzen dazkizut, guziak sarean irakurgai :
1. Baztango Mintzoa: gramatika eta hiztegia (Pello Salaburu, 2005)
2. Baztan-Bidasoko ohar lexiko zenbait: Pirinioetan gaindiko saio xume bat (Anta, 2011)
3. Ze ba? eta ze bada? Baztan-Bidasoa inguruko gazteen hizkeran. Aldakuntza linguistikoa abian (Ibarra Murillo, 2010)

Пікірлер: 21
@peruamorrortubarrenetxea5300
@peruamorrortubarrenetxea5300 4 жыл бұрын
Ederra, Baztanera! Segi zak euskalkiak lantzen. Mendebaldekoren hurrena izango al likitok? Bideo oso ona, zorionak (honetan, ordea, edizioa apur bat malkartsu ageri dok). Aitzina, asko egin dok jada!
@guillermoormazabal6916
@guillermoormazabal6916 4 жыл бұрын
Berriro ere guztiz bideo interesgarri eta atsegina! Milesker, Dylan!
@dylaninglis7136
@dylaninglis7136 3 жыл бұрын
Mila esker Guillermo!!!
@peruamorrortubarrenetxea5300
@peruamorrortubarrenetxea5300 4 жыл бұрын
"Postureo" euskaraz esateko, mendebaldean, behintzat, kanpo semantiko sano zabaleko berba erabilten joagu: zurikeria. Hori bai berba ederra!
@dylaninglis7136
@dylaninglis7136 3 жыл бұрын
Zenbat adiera hartzen duen zuri koloreak bai euskaraz eta baita inguruko hizkuntzetan ere!
@Jon97.
@Jon97. 4 жыл бұрын
Benetan interesgarrie! Haundie haiz Dylan!
@dylaninglis7136
@dylaninglis7136 3 жыл бұрын
Eskerrik asko ikusteagatik, Jon!
@GASTEIZ21STYLE
@GASTEIZ21STYLE 4 жыл бұрын
Eskerrak Eskerrik asko Mil esker Eskermile Aunitz esker Segi holan,hona hemen jarraitzaile zintzo berri bat.
@dylaninglis7136
@dylaninglis7136 3 жыл бұрын
🥰🥰
@rakelgonilacar9040
@rakelgonilacar9040 3 жыл бұрын
Aipatuko nuke Baztaneraz egiten dugun bustiduren erabilera. Ez dakit esklusiboa den baina aunitz erabiltzen dugu: ttottoriko, ttunttun... haurrekin solasteko: ttatto, ttuttu, pottolo... 😄
@dylaninglis7136
@dylaninglis7136 3 жыл бұрын
Egia da, horrek deitu dit atentzioa. Baztanen ttunttun eta ttottoriko erteko ahoskera bakarra hori da? Ala tuntun eta abar ere erraten dira? Eskermile ekarpenagatik!
@rakelgonilacar9040
@rakelgonilacar9040 3 жыл бұрын
@@dylaninglis7136 Ni dakidala bustidurarekin beti. Baina ez naiz aditua, hala 'iduritzen" zait.
@josefelixaramendia6048
@josefelixaramendia6048 4 жыл бұрын
Itzela haiz hi!
@LarruSketch
@LarruSketch 3 жыл бұрын
Anitza, aberatsa, bada ba Euskaraaa!
@dylaninglis7136
@dylaninglis7136 3 жыл бұрын
Guk nahi bezain joria! Zuen kanala orain ediren dut, xarmanta! Ematen du urte zonbait direla edukia gehitzeari utzi diozuela, baina noizbait berrekitekotan, nik (eta bertze anitzek ere) euskarazko edukia izugarri gozatuko (ge)nuke!
@LarruSketch
@LarruSketch 3 жыл бұрын
@@dylaninglis7136 Ohore, gazte! Noizbait itzuliko banintz, asmo horrekin egingo nuke aurre, zin dagizut.
@izaskunkortazarerrekatxo5271
@izaskunkortazarerrekatxo5271 3 жыл бұрын
Oso.interesgarria!!!
@unaigarin1172
@unaigarin1172 3 жыл бұрын
Euskara hizkuntza ederra da, baina nafarrera, hala esaterik badago, bereziki polita da!!!
@TheFloflonovitch2
@TheFloflonovitch2 3 жыл бұрын
Arras interesgarria ! azpimarratzekoa da ere lapurdin eta nafarroko bertze herri batzutan "Gan" bezalako aditzekin "ki" erabiltzen da "-tzen" ordez aspektu burutugabean : Gaki ze (=Joaten zara), Ibilki naiz (=ibiltzen naiz)...
@izaskunkortazarerrekatxo5271
@izaskunkortazarerrekatxo5271 3 жыл бұрын
Pentsatu duzu azpitituluak jartzea euskera ikasten ari diren ikasleek jarraitu ahal izateko?
Euskaraz laket ditudan hitz eta egitura elibat
9:42
Dylan Inglis
Рет қаралды 2,5 М.
Миллионер | 1 - серия
34:31
Million Show
Рет қаралды 2,4 МЛН
SHAPALAQ 6 серия / 3 часть #aminkavitaminka #aminak #aminokka #расулшоу
00:59
Аминка Витаминка
Рет қаралды 2,5 МЛН
Baionako Bernat Etxepare Lizeoko ikasleen bizipenak
4:04
Euskara harrera hizkuntza
6:35
Ahotsa Info
Рет қаралды 785
Ikasi euskara Mikel Urdangarinekin: Badira hiru aste
15:07
Euskara Satorra: aprender euskera | Beñat Erezuma
Рет қаралды 14 М.
Euskara ikasteko prozesua
10:59
Ahotsak Ahozko Ondarea
Рет қаралды 24 М.
Ikasi euskara Huntzarekin: Buruz behera
9:18
Euskara Satorra: aprender euskera | Beñat Erezuma
Рет қаралды 27 М.
MAGYAR NYELV! The Hungarian Language is MINDBLOWING
22:30
Langfocus
Рет қаралды 1,7 МЛН
Mendebaldeko euskara
10:44
Ahotsak Ahozko Ondarea
Рет қаралды 8 М.