Santa Ageda, San Frantzisko parrokia - Jose Mari Azkue 1988

  Рет қаралды 452

GERNIKA

GERNIKA

Күн бұрын

Aita Felix Bilbao 1971n Gernikera joan zanean egoan Parroki bakarra Andra Mariakoa zan. Orduan, Obispadutik hiru parrokia egitearen erabakia hartu zan. Ordurarte Santa Luzia baseliza txikia, Lumoko San Pedro eliza eta Kaltzada egoitzako kapilla erabiltzen ziren Lurgorri eta Lumo aldean. 1997an eliza barria izan eben eta orduan dana aldatu zan. Aita Felix, Jose Mari Azkue eta Pedro Urriolabeitia frantziskotarrak izan dira arduradun zuzenak Elizbarrutiko abadeen esku itxi arte.
Azpiegitura barri honen inguruan sortu ziren hainbeste ekimen batzuk elizaren zereginekin lotuta eta beste asko Kultur, kirol, gazte eta gaztetxoekin erlazionatuta. Bideo honetan Jose Mari Azkuek zuzendutako Santa Agedako koruak agertzen dira, bi koru, gaztetxoena eta bestea gazteena. Jose Marik Kosnoaga taldea sortu eban eta auzoan egiten ziren hainbeste jardueraren eragile izan zan.
Jose Mari Azkue Gernika-Lumotik joan zanean Arantzazuko Santutegira joan zan. Han egoan “Casa de ejercicios” edo Erretiro Espiritua larako erabiltzen zan gunea Asis Topagunea bihurtu eben eta Jose Mari Azkue 2006tik aurrera, urte batzuetan hango arduraduna izan zan. Espazio barria Arantzazun espiritualitate tradizionala jorratzeko eta espiritualitate barriotara zabalduta egoana. Hor be lanean eta barrikuntzan.
Jose Mari Azkue 2023ko urtarrilaren 3an hil zan Arantzazun. San Franciskon urtarrilaren 28an izan zan bere aldeko meza. Bere omenez gaur argitaratzen doguzan irudi hauek, esker onez, bera gogoratzeko modu egoki eta polita, kantuz.
Arantzazu aldizkaritik hartutakoa:
Gernikako San Frantziskoren eliza berria.
Baserri baten antza du Gernikako eliza berri honek. Baina 500 bat lagun hartzen ditu barruan; 300 behintzat eserita eta gainerakoak zutik. Horrelaxe sumatu du Jaqvier Ortega arkitektoak, bere inguruneari dagokion bezala. Gainetik Lumo auzoko antzinako eliza ikusten da eta inguruan Gernika berriko etxeak ditu. Ia bi urte dira eliza hau eraikitzen hasi zenetik: 1995. Urteko urrilean. Eta 135 miloi jan ditu.
San Jose egunean ireki zen. Bilboko Obispo Rikardo Blasquez-ek sagaratu zuen, lehengo Gotzain Luis mari Larrea bertan zelarik. Apaiz, fraile eta jendetza handia Bildu zen jai Eder honetarako San Jose arratsaldean.
Ederra eta argia da eliza berri hau barrundik. Xabier Eulate, frantziskotar fraileak margotu du: Jaungoikoaren agerpen bat omen dirudi eta, margolariak dioenez, “gregoriano doinu koloretan”. Ama Bizjinaren eta San Frantziskoren irudiak baditu, baina batez ere koloreen jolas eta jostura alai eta ederra du bere apainduria.
Gaur behar den bezala, sakristia eta harrera lekuez gainera, baditu hainbat sala Eder batzarrak egiteko, katekesia emateko, karitasen bulego, eta abarretarako. Gernikako parroki honek bostpat mila lagun bai ditu.
Orain dela 25 urte sartu ziren hemen frantziskotar fraileak Lumo eta Lurgorri auzoetako jendeari zerbitzu emateko. Hamaika lan egin eta neke jasan dituzte ugaritzen zihoan herriari laguntzeko. Azkenean elizetxe Eder eta egokia araiki dute denen artean eta gotzaindegiaren laguntza handiarekin. Baina, hango kristau elkarte aberatsa da batez ere goratu beharrekoa; baina horretaz beste batean jardungo gara.
Arantzazu aldizkaria 1997ko maiatza
Gernikako San Frantzisko parrokiaren aldi barria. BIDEOA:
• Gernikako San Frantzis...

Пікірлер
Urriko Azken Astelehena 1988 - 1
14:44
GERNIKA
Рет қаралды 354
Секрет фокусника! #shorts
00:15
Роман Magic
Рет қаралды 89 МЛН
Just Give me my Money!
00:18
GL Show Russian
Рет қаралды 1,2 МЛН
小丑和白天使的比试。#天使 #小丑 #超人不会飞
00:51
超人不会飞
Рет қаралды 41 МЛН
Gernikako jaiak 1986.   San Roketxu  - Txirimol eta koadrilak.
24:42
Teodoro Arana 3  - 1962 -  Merkatua.
5:56
GERNIKA
Рет қаралды 1 М.
Arrantzale Eguneko omenaldia
4:01
Hitza Busturialdea
Рет қаралды 72
KORRIKA TXIKIA -  GERNIKA-LUMO 2024-03-20.
3:46
GERNIKA
Рет қаралды 1,2 М.
Teodoro Arana 1 -  1961 -  Gernika-Lumoko irudiak.
2:53
GERNIKA
Рет қаралды 519
AGEDA DEUNA I.  BERTSO SAIOA -  GERNIKA-LUMO 1989
24:22
GERNIKA
Рет қаралды 299
How To Read Russian In 9 Minutes (Seriously)
9:10
Life of Yama
Рет қаралды 1,2 МЛН
CÂNTAREA SFINTEI CRUCI ♰ - Vlad Roșu
9:01
Vlad Rosu
Рет қаралды 13 М.
Секрет фокусника! #shorts
00:15
Роман Magic
Рет қаралды 89 МЛН