Рет қаралды 6,329
Punta-puntako bi aizkolari izan dira protagonista Matxinbentan: Iker Vicente otsagabiarra eta Mikel Larrañaga, azpeitiarra. 91 ontzako (2’06 m zirkunfe-rentzian) enbor handia nork lehenago ebaki jardun dute aizkolariek. Azkenean ez da tarte handirik egon bien artean. Vicentek 7’20’’ behar izan ditu, eta bi segundo gehiago Larrañagak. Geroago, proba konbinatuan aritu dira harri-jasotzaileak eta aizkolariak bikoteka: Unanue eta Vicente alde batetik eta Eizmendi eta Larrañaga, bestetik. Egin beharreko lana honako hau izan da: harri-jasotzaileek 5 jasoaldi eman dizkiote 100 kiloko bolari (lau alditan) eta aizkolariek, 60 ontzako 4 enbor ebaki dituzte. Amaieran, Unanue eta Vicente suertatu dira garaile, 11’59 segundotako denborarekin. Larrañagari adarra atera zaio eta denbora gehiago behar izan du bikoteak: 12’27 segundo. Bideoa bukatzeko, elkarrizketa egin zaie garaileei, Unai Algarabel ortuellar gaztearen eskutik.