Рет қаралды 62
HITZALDIA (2. ZATIA)
Oharkabean bada ere, aurreiritziz eta estereotipoz betea izan ohi da migratzaileen gaineko begirada. Hori zuzendu gabe, nekez hurbilduko da euskararen komunitatea euskal herritar berriengana. Gainera, Hego Euskal Herrian eta Ipar Euskal Herrian tankera diferenteko fenomenoak ari dira gertatzen. Arloko ikertzaileek eskainiko dute argazki xehea.
Lehenengo egunean, 'Migrazioaren kokapena. Nortzuk ditugu euskal herritar berriak?' hitzaldia egin zuten Eguzki Urteaga Olano soziologo eta EHUko irakasleak, eta Arkaitz Fullaondo Elordui-Zapaterietxe Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiko ikerlari eta EHUko irakasleak.
Arkaitz Fullaondo Elordui-Zapatarietxe Soziologian lizentziaduna da (Deustuko Unibertsitatea), baita Hiri Kudeaketa eta Balorazioan Doktorea ere (Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa). Gaur egun UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Sailean ematen ditu eskolak, zehazki Gizarte Langintza Unibertsitate Eskolan, Gizarte Langintzan Graduan. Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokian Ikertzailea da eta Londreseko Architectural Association School of Architecture-en doktorego ondorengo ikerketa egin zuen.
___
2024ko urriaren 10 eta 11n, 'Ongi etorri euskararen mundura' hizkuntza harrerari buruzko jardunaldiak egin ziren Gasteizko Europa Jauregian, Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak elkarlanean antolatuta, eta Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin.
www.kontseilua.eus