Рет қаралды 69
HITZALDIA (1. ZATIA)
Oharkabean bada ere, aurreiritziz eta estereotipoz betea izan ohi da migratzaileen gaineko begirada. Hori zuzendu gabe, nekez hurbilduko da euskararen komunitatea euskal herritar berriengana. Gainera, Hego Euskal Herrian eta Ipar Euskal Herrian tankera diferenteko fenomenoak ari dira gertatzen. Arloko ikertzaileek eskainiko dute argazki xehea.
Lehenengo egunean, urriak 10, 'Migrazioaren kokapena. Nortzuk ditugu euskal herritar berriak?' hitzaldia egin zuten Eguzki Urteaga Olano soziologo eta EHUko irakasleak, eta Arkaitz Fullaondo Elordui-Zapaterietxe Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiko ikerlari eta EHUko irakasleak.
Eguzki Urteaga Olano soziologiako irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU), eta ikertzaile elkartua Social and Business Research Laboratoryn (SBRlab), Rovira i Virgili Unibertsitateko ikerketa-zentroan. 30 libururen egilea da, bai eta unibertsitateko artikulu ugarirena ere, bai Europan, bai Latinoamerikan, bai Kanadan. Aldizka hainbat komunikabiderekin ere kolaboratzen du. Irakasle gonbidatua izan da Europako hainbat unibertsitatetan eta Lan Harremanak eta Jakin aldizkarietako argitalpen-batzordeko kidea da. Era berean, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria, Eusko Ikaskuntzako lehendakariordea eta Euskal Herriko Garapen Kontseiluko Mahaiko eta Zuzendaritza Kontseiluko kidea da.
___
2024ko urriaren 10 eta 11n, 'Ongi etorri euskararen mundura' hizkuntza harrerari buruzko jardunaldiak egin ziren Gasteizko Europa Jauregian, Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak elkarlanean antolatuta, eta Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin.
www.kontseilua.eus