Рет қаралды 660
Ondoan zauzkat gauez
kiratsa lekugarri
ez zaitut maite goizez
izenez ahantzi hori
iluntasuna ez balitz
berdintzeko gai dena
hilko nuke egun argiz
gure ezberdintasuna.
Erraiteko deus eta
hizkuntz zabala alferrik
gauza berdinen alde
bizituaz bizi erdi
gauza berdinen aurka
beste erdi hainbeste erdi
ez dugu elkar ulertzen
ez zuk neri ez nik zuri.
Ikusi orduko su gar
bata besteen meneko
ez didazu ukatuko
behar gorri borrero
irainez hain berotu
gurinez odol ero
maitasunik han ez zen
azalduko honezkero.
Zerbaitek aitzinetik
bultzatuak bezala
lotsak uxatuak ziren
azalaren premura
bagenekien horratik
horrela behar zuela
solamente ez zen hola
amestutako ametsik
ondoan zauzkat gauez
kiratsa lekugarri
klandestino heldu zaitez
arratsa iluntzean.