Mauritius Crips

  Рет қаралды 99

jantrotters

jantrotters

Күн бұрын

Kirmen Uribek Bilbao-New York-Bilbao eleberriko lehenengo esaldian arrainek eta zuhaitzek elkarren antza dute idazten du. Hori uztaiengatik dio, hau da, zuhaitzek enborretan urteak islatzen dituzten uztaiengatik eta arrainek otolitoetan dituztenagatik. Eta nik gehituko nuke: baita gizakiek ere. Beharbada ez azalean, enborrean, hezurretan, edo besteren leku batean, zuhaitzek eta arrainek bezala urteak uztaietan markatzen zaizkigulako; baina bai marken asuntoan. Gure antzinako kulturak, historiak eta ohiturak ederki errotuta utzi dituzte begi-bistakoak diren uztaiak. Eta jateko kontuak ez dira salbuespen. Are gehiago esango nuke, gure ohiturak eta inguruak utzitako uztai edo markak erakusgarri eta antzemangarri dira jan kulturan. Eta mundu globalizatu honetan, beste kulturen ohiturak eskuragarri diren honetan, hori oso erraz nabari daiteke ere. Eta adibide gisa, Food Trend Trotters proiektura aurkezturiko proposamen hau.
Nork ez du gustuko lan egun gogor baten ondoren edo, bestela hobe, hondartzako egun "nekagarri" baten ondoren snacks batzuez lagunduta txakolin edo zerbeza hotz bat hartzea. Nik bai behintzat. Eta tituluak adierazten duen bidaiaren lehen paradan, Euskal Herrian alegia, aspaldidanik dira errotua birjina olioetan frijitutako patatekin laguntzea hondartza eguna eta geroko zerbeza (beste baterako utziko dugu patatak nondik eta noiz bihurtu zen uztai gure ohitura eta kulturean...). Bada, bidaiaren bigarren paradan, gastronomi kultura gehiegi ez duten Ingalaterrako kapitalean baina innobazioan zerbait dakitenek, ohitura zaharretan errotu barik baina "osasungarri" hitzak bultzatuta patata frijituak produktu begetal frijituekin (txiribi, erremolatxa, azenarioa, eta batata), platano frijituak txili eta limarekin, eta txiribi (Pastinaca sativa) txiliarekin aurkitu daitezke mundo osoko ohiturak bere bihurtu nahirik. Hurrengo paradan, Mauritius-en hain zuzen ere, patata izanik gabe baina hondartza ondorengo nahia ase nahirik platano gozo (hori badute han eta nolako kalitatezkoa...) frijitua erabiltzen dute arbasoen garaitik. Eta horrela jarrai genezake bidaia, munduari, Willy Fog bezala, bira emanaz han hemengo ohiturak deskribatzen. Hau da, abiapuntuan ideia edo ari bera izanik baina eskuragarri dituzten produktuak erabiliaz, beste leku batzuetako ohiturek garatutako produktuak lerro hauetan deskribatzen. Beste leku batzuetako adibideak hona ekarrita, HegoAmerika eta Karibeko Yuka (Manihot esculenta) frijitua edo Indian inguruko herrialdetan (Seychelles esaterako) bilatu daitezkeen curry-z lagundutako snack frijituak aipatu daitezke. Esaerak esaten duen bezala: zaharrak berri edo bihar den gaur.

Пікірлер
Similarities Between Arabic and Sicilian
14:11
Bahador Alast
Рет қаралды 1,3 МЛН
Touching Act of Kindness Brings Hope to the Homeless #shorts
00:18
Fabiosa Best Lifehacks
Рет қаралды 18 МЛН
Throwing Swords From My Blue Cybertruck
00:32
Mini Katana
Рет қаралды 11 МЛН
Running With Bigger And Bigger Feastables
00:17
MrBeast
Рет қаралды 201 МЛН
PEDRO PEDRO INSIDEOUT
00:10
MOOMOO STUDIO [무무 스튜디오]
Рет қаралды 25 МЛН
Geography Now! Belgium
10:59
Geography Now
Рет қаралды 2,6 МЛН
British Accents: LIVERPOOL / SCOUSE
6:31
English Like A Native
Рет қаралды 4,2 МЛН
Germanic Languages Comparison
4:47
Manoloyy
Рет қаралды 2,7 МЛН
Mantequilla en spray (2)
1:14
jantrotters
Рет қаралды 1,1 М.
$1 vs $10,000 Steak
14:47
Nick DiGiovanni
Рет қаралды 13 МЛН
INDIAN English Explained to a LONDONER
31:37
LetThemTalkTV
Рет қаралды 220 М.
#TheFoodMirror Desayuno con aire nipón
5:12
jantrotters
Рет қаралды 285
Touching Act of Kindness Brings Hope to the Homeless #shorts
00:18
Fabiosa Best Lifehacks
Рет қаралды 18 МЛН