Рет қаралды 32
TEDxVitoriaGasteizko hamargarren edizioko zuzeneko emanaldian honako abesti hauek interpretatu zituen: Gerra ez da eskola egokia eta Beti libre izateko. Inunek 2014an kaleratu zuen lehen diskoa eta harrezkero, ez dio ez sortzeari ez bide berriak urratzeari utzi. Pop estilotik abiatuta ere ez da inoiz mugatuta sentitu; kanta propio zintzo eta zuzenak lantzen hasi zen, eta ondoren, hainbat poetaren letrak ere musikatu zituen, alde intimistagoa landu eta erreferentziazko idazleengandik ikasten zuen bitartean.
Baina erritmoa, umorea eta freskotasuna beti izan dira Inunen nortasunaren ezagugarri garrantzitsuak, eta bere proposamen musikal berriek horiexek ditu bide eta helburu. Izan ere, azken finean, denok baikara poliedrikoak. This talk was given at a TEDx event using the TED conference format but independently organized by a local community. Learn more at www.ted.com/tedx